UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedra 2010eko urrian sortu zen, unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) lankidetza hitzarmena sinatu ostean. Lehenengo hiletan gerora garatu beharreko programa eta jarduerak prestatzen eman ziren.
Katedrak antolatutako lehendabiziko ekitaldia 2011ko Darwin eguna izan zen, otsailean. Gerora, Pere Estupinyáren hitzaldia antolatu zen eta komunikazio zientifikorako mintegi bat, maiatzaren amaiera aldean. Irailean, estreinatu egin genuen, serieko lehenengoarekin, Naukas Bilbao. Eta urte oso hartan zehar, arduratu ginen Escépticos telebista saioaren gainbegiratze zientifikoaz, urte hartako udazkenean emititu zena.
2011ko ekainaren 23an argitaratu zen Kultura Zientifikoaren Koadernoaren lehenengo oharra. “Zientzia eta askatasuna” izan zuen izenburua gaztelaniaz. Horregatik, sortu lehenago sortu bazen ere, erabaki dugu batera ospatu beharko ditugula Katedraren bosgarren urteurrena eta Koadernoarena, gure lehenengo blogaren estreinaldia, areago kontutan hartzen badugu lehendabiziko ohar hura, azken finean, printzipio aldarrikapen hutsa zela.
Ospakizuna programa bikoitzeko Zientziateka izango da, jada iragarri den moduan. Baina, honez gain, astean zehar hainbat informazio saio egingo ditugu:
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean (Batzar Aretoan, hilak 21, 10:00etan).
- Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Paraninfoaren ondoko gelan, hilak 21, 12:00etan).
- Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Gradu Aretoan, hilak 23, 12:30etan).
Saio hauetan bost urte hauetako balantzea egingo dugu eta etorkizunerako ditugun planak aurkeztuko ditugu. Saioetara libre sartzeko aukera izango du bertaratu nahi duen guztiak.
Bost urte bete ditugu. Eta askoz gehiago betetzea espero dugu. Eskerrik asko alboan izan zaituztegun guztioi, agertutako fideltasun eta laguntzarengatik. Gure izen eta izana zarete.
Egileaz: Juan Ignacio Pérez Iglesias (@Uhandrea) UPV/EHUko Fisiologiako katedraduna da eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna.
2 iruzkinak
Zorionak eta urte askoan!!
zorionak!! https://t.co/flmzH9Gvc8