Narriadura kognitiboa oztopatzeko aplikazioa

Adrian Alvarez

Aitor Oteiza elgoibartarrak eta Irune Martinez ermuarrak aplikazio bat garatu zuten 2014an 50 urtetik gorako pertsonen narriadura kognitiboa oztopatzeko. Bi ekintzaile gazte hauek elkar ezagutu zuten Ermuako Izarra Center-en, biek egitasmo bera partekatzen zutelako: nagusientzako aplikazio bat garatzea. Iruneren hasierako ideia paperezko joko antzerako bat garatzea zen, berak pedagogoa izanda digitalean egiteko erremintatarik ez zeukalako, baina, Aitor ezagutu zuenean aplikazio bat sortzea posible zela ikusi zuten, bera ingeniari informatikoa baita. Ordutik aurrera proiektuari milaka buelta eman diote eta azkenik Burulogy sortu, eta dagoeneko haien lehen bezeroak dituzte.
couple-843489_1280

1. irudia: Burulogy aplikazioaren helburua da adinekoen gaitasun kognitiboak estimulatzea edota horiei eustea.

– Zertan datza zuen proiektua?

Gure proiektua, funtzio kognitiboak lantzen dituen aplikazio batean datza, gainera, honetaz gain, aplikazio honi esker, sortu daitezkeen arazoak detektatu daitezke. Gainera oso garrantzitsua iruditzen zaigu bezero eta erabiltzaile bakoitzari egokitzeko aukera egotea, eta gure aplikazioak hau lortzen du.

– Nolakoa da zuen aplikazioa?

Gure aplikazioa tabletentzako egokituta dago. Aplikazio sinplea da, gaur egun psikologoak eta terapeutak erabiltzen dituzten ariketetan oinarrituta dagoena. Aplikazioa erabat intuitiboa da, eta hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu erabiltzeko erraztasuna ematen baitu, gainera, honetaz aparte, gure aplikazioaren ezaugarririk garrantzitsuena pertsona bakoitzarentzako egokituta dagoela da.

– Erabiltzaileak emaitza txarrak lortuko balitu zer gertatuko litzateke?

Erabiltzaileak emaitza txarrak lortuko balitu, egingo genukeen lehenengo gauza berarekin edo bere familiarekin kontaktuan jartzea izango litzateke, gero haiek zer egin erabakitzeko. Dena den, guk gomendioak ematen ditugu soilik. Arazo larria dagoela ikusten badugu, gure lehenengo gomendioa medikura joatea izango litzateke.

Aitor Oteiza informatikaria eta Irune Martinez pedagogoa euren aplikazioa probatzen. (Argazkia: burulogy.com)

2. irudia: Aitor Oteiza informatikaria eta Irune Martinez pedagogoa euren aplikazioa probatzen. (Argazkia: burulogy.com)

– Nolakoak izan dira zuen lehen pausoak aplikazioa probatzeko?

Aplikazioa hainbat taldeekin probatu izan dugu. Bai erresidentzia barruan bizi diren nagusiekin zein haien etxeetan bizi direnekin. Talde hauetan adin desberdinetako pertsonak egon dira beti. Taldeak egiterako orduan, bakoitzaren funtzio kognitiboen egoera izan dugu kontuan, honen arabera taldeak sortu eta probak egin ditugu. Proba hauek oso baliagarriak izan dira produktua merkatura ateratzeko, lortutako emaitzek hasierako produktua landu, hobetu eta erabiltzaile zein bezeroei erabat egokitzeko balio izan digute.

– Zein da zuen erabiltzaileen profila?

Gure erabiltzaile profila 50 urtetik gorako pertsonak dira, oraindik narriadura kognitiboa ez dutenak edo oso garatua ez dutenak.

– Merkatuan dago jada zuen aplikazioa?

Bai, aplikazioa merkatuan dago. Berau erabiltzeko lehenik erabiltzaileak prestatzen ditugu tailerren bidez. Bertan beharrezko materiala jartzen dugu eta nola erabili erakusten dugu.

———————————————————————–

Egileaz: Adrian Alvarez kazetaria da.

———————————————————————–

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>