Hilabeteko artxiboa:

Amaia Portugal Giza odoleko biroma arruntak zer ezaugarri dituen aztertu dute AEBtako ikertzaile batzuek, zortzi mila lagun baino gehiagoko lagina erabilita. Hemeretzi giza birusen sekuentziak identifikatu dituzte; herpesbirusak, batez ere. Lan honek ekarpena egin dezake, transfusioen segurtasuna hobetzeko eta patogeno berriak identifikatzeko.
Gure odolak mikrobio ugari ditu. Horrek ez du esan nahi gaixo gaudenik, baina komenigarria da ahalik eta ondoen […]

Asier Fullaondo Oraintsu arte, gizakiaren eboluzioaren azterketa, aztarna arkeologikoetan oinarritu da, eta antropologoek, gizaki eta hominidoen hezurdurak eta aztarnak aztertuz azaldu digute gizakiaren eboluzioaren nondik norakoen historia. Hala ere, hezurduren eta giza aztarnen azterketak mugak ditu, askotan, ez delako erraza hezur edo aztarna gutxi batzuetan oinarrituta egoera batzuk aurreikusten edo azaltzen. Puzzle bateko pieza gutxi batzuk elkartuz, ez da erraza […]

Eneko Agirre, Itziar Aldabe, Oier Lopez de Lacalle, Iñigo Lopez-Gazpio eta Montse Maritxalar Hein handi batean, Hizkuntzaren Prozesamenduko adituon erronka nagusia hizkuntza sortzeko, ulertzeko zein interpretatzeko gai diren aplikazioak garatzea da. Oso arlo zabala da, hainbat hizkuntza-teknologiaz arduratzen dena, izan ere: informatika, adimen artifiziala eta hizkuntzalaritza biltzen ditu. Hauen guztien artean, erantzunen kalifikazio automatikoaren inguruan emandako lehen urratsak azaltzen ditugu […]

Landareek nitrogenoa behar dute hazteko, eta nekazaritza intentsiboan, nitrogenodun konposatuak eman behar zaizkie landareei, ezinbestean. Ohiko ongarritzeak nitratoan oinarrituak daude eta ingurumen-arazo larriak eragiten ditu; estareko, azaleko eta lur azpiko uren kutsadura eta berotegi-efektuko gasak isurtzea. Izan ere, lurreko mikroorganismoen eraginez, oxido nitrosoa aireratzen dute eta hau berotegi-efektu handiko gas bat da. Arazoari aurre egiteko asmoz, gutxiago kutsatzen duten amonio-oinarria […]

Uxue Razkin
Astrofisika
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eman dio Agustín Sánchez Lavega astrofisikariari 2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria. Sánchez Lavega aitzindari izan da Euskadiko espazio-zientzien arloan astronomia eta astrofisika txertatzen: Zientzia Planetarioen Taldea sortu zuen, baita Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Espazio Gela eta Behatoki Astronomikoa. Ikerketan, eremu esperimentalean zein teorikoan aritu da. Sánchez Lavega irakaslea astronomia-instrumentazioaren garapen teknologikoan ere […]

Posible litzateke autismoaren diagnostikoa egitea odol-analisi sinple batekin. José Ramón Alonsok aztertzen du gaia: Blood test for autism diagnosis.
Eulien begietako fotorrezeptoreen ikerketak sistema harrigarriak ekarri dizkigu bistara. Fran Hernández de las Herasek azaltzen dizkigu zeintzuk diren: A membrane with voltage-dependent conductances increases the energy efficiency of fly photoreceptors.
Imajina dezakezu nola neurtu litekeen zelula barruan […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Herbeheretara deitu behar izan dugu Irati Markuerkiaga Olaberekin hitz egiteko. Izan ere, hango unibertsitate batean, Radboud Unibertsitatean, dabil tesia egiten. Ikerketan buru-belarri murgilduta badago ere, gaztetan ez omen zuen uste ikertzaile izango zenik: “Nire inguruko eredua ingeniariek eta kooperatibistek osatzen zuten, eta horretan ikusten nuen nire burua”, aitortu du Markuerkiagak. Edonola ere, pozik dago egindako […]

Ziortza Guezuraga Gurasoen artean ardura handia sortzen du umeen elikadurak. Gutxi jaten dutela, ez dituztela elikagai jakin batzuk jan nahi, orduz kanpo jaten dutela… sarritan dira hainbat elkarrizketen erdigunea.
Ez dut nahi. Ez zait gustatzen. Ezin dut gehiago. Jaten ez baduzu ez zara handituko! Jan barik ezin daiteke ibili umea! Holako ume mizkinik!
Elikagaien neofobia da ume mizkinen atzean dagoena. […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa
———————————————————————————————————– Duela ia mende erdia, Ameriketako Estatu Batuetako Duke Unibertsitateko ikertzaile batek etxetxori batzuk eraman zituen 6.100 metroko altueran zegoen toki batera. Itsasoaren mailan dagoen oxigenoaren erdia baino gutxiago dago altuera horretan. Jokabide normala erakutsi zuten txoriek; ez zirudien altuerak inolako eragin berezirik zuenik haiengan. Horrek esan nahi zuen beharrezkoa zuten oxigenoa […]

Juanma Gallego Huygens espazio zundak bertan lurra hartu zuenetik, Titanek zientzialarien arreta erakarri du. Orain, Saturnoren ilargirik handienean dunek hartzen duten norabide bitxia karga elektrikoari zor zaiola iradoki dute ikertzaileek.
Eguzki sisteman dauden munduak gero eta gertuagotik ikusi, orduan eta harridura gehiago sorrarazten dute. Azken urteotan, bereziki Jupiter eta Saturnoren ilargiek piztu dute arreta gehien. Mundu txiki horietan jarri […]