Dozena erdi ariketa 2017ko udarako (5): Bizikletan arineketan

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Hona hemen gure bosgarren ariketa: Bizikletan arinketan

5) Naiarak 15 km egin ditu bizikletan 51 minututan. Geroz eta arinago ibili da eta kilometro bakoitza egiteko aurrekoa baino 5 segundo gutxiago eman ditu. Zenbat denbora behar izan du azken kilometroa egiteko?


Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

4 iruzkinak

  • Bi minutu eta 49 segundu nire ustetan.
    Kalkulatzeko media atera det, 3,4 minutu. Hori zortzigarren kilometroari dagokio. Beraz 7 km bider 5 segundu kendu behar zaizkio azkenari.

    Aio

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.