Dozena erdi ariketa 2017ko udarako (5): Bizikletan arineketan

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Hona hemen gure bosgarren ariketa: Bizikletan arinketan

5) Naiarak 15 km egin ditu bizikletan 51 minututan. Geroz eta arinago ibili da eta kilometro bakoitza egiteko aurrekoa baino 5 segundo gutxiago eman ditu. Zenbat denbora behar izan du azken kilometroa egiteko?

———————————————————————————-

Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

———————————————————————————-

4 iruzkin

Eman iritzia

AndoniAndoni

Bi minutu eta 49 segundu nire ustetan.
Kalkulatzeko media atera det, 3,4 minutu. Hori zortzigarren kilometroari dagokio. Beraz 7 km bider 5 segundu kendu behar zaizkio azkenari.

Aio

Zientzia KaieraZientzia Kaiera

Eskerrik asko erantzuna emateagatik Andoni!
Irailean Javi Duoandikoetxea matematikariak emango digu emaitza zuzenaren berri eta orduan jakingo dugu zuzen zabiltzan.
Hala ere, ahalegina egiteagatik parte-hartzaile guztiok izango duzue saria.

Eskerrik asko!

KoldoKoldo

169 segundo.

Dozena erdi ariketa 2017ko udarako: erantzunak - Zientzia Kaiera

[…] jaso. Beste guztietan erantzun zuzenak heldu dira, baita okerren bat ere. Bosgarren ariketari Andonik eman dion erantzuna kenduta, besteetan inork ez digu azaldu zein izan den emaitzara heltzeko […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>