Nanopartikulak erabili dituzte arratoietan gibeleko tumore zeluletara iristen diren odol hodietako zelulen hazkuntza geldotzeko eta, hala, minbizi zelulen oxigeno eta elikagai horniketa murrizteko, hazkuntza ere txikiagoa izan dezaten. Ondorioz, koloneko minbiziak eragindako gibeleko metastasia %80 gutxitu dute arratoiengan. Organo batean […]
Uxue Razkin Arkeogenomika, eboluzioa, paleoantropologia Iberiar penintsulako historiaurreko 4.000 urteko tartean izandako migrazioak eta dieta aztertu dituzte eta berretsi dute penintsulara iritsi ziren Neolitoko lehen nekazarien ondorengo zuzenetarikoak direla gaurko euskaldunak. Geroago, Brontze Aroan, Europa erdialdetik beste migrazio bat iritsi […]
Guztiaren Teoriaren bilaketan spinor 256a hiltzat ematen zuten askok. Agian goizegi. Mario Reig The SO(18) spinor strikes back artikuluan. Einstenen zenbat fisika azal daiteke fisikariaren entzefaloa ikertuta? Adrià Rofes-ek azaltzen digu Einstein’s brain and numerical cognition: a chicken-and-egg story? Artikulu […]
Uxue Razkin Ezagutzen ez dugun espazioan gaude. Zaila, korapilatsua da inguratzen gaituena, armiarma baten sarean gaudela iruditzen zaigu. Bat-batean, irudia beltzera urtu egiten da. Zerbait ezagutzen ez denean, itsu bihurtzea bezalakoa da. Ez dakigu nora joan, ez dakigu zein bide […]
Hiart Navarro-Imaz, Lino Arisqueta, Yuri Rueda, Olatz Fresnedo Zitosoleko lipido-tantak (lipido-gorputz edo adiposoma ere deituak) ia zelula guztietan agertzen diren egitura azpizelularrak dira. Klasikoki lipido-biltegi inerteak kontsideratu dira, azterketa klasikoak lipidoen metaketan espezializatutako ehunetan (hala nola ehun adiposoan) egin izan […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Igeri egiten, lasterka egiten, hegan egiten ———————————————————————————————————– Anfibio anuroen artean badira jauzi azkarrak eta indartsuak egiten dituzten igelak (Rana agil adibidez; izena bera nahiko argigarria da), baina baita salto txikitxoak baino egiten ez […]
Juanma Gallego Aztarna arkeologikoak ikertuta, zientzialari talde batek aukera izan du azken mendeetan Hegoaldeko Afrikan izan diren eremu magnetikoaren aldaketak ezagutzeko. Diotenez, bertan egon daiteke polo magnetikoen inbertsioaren gakoa. Benetako Bermudetako Triangelua ez dago Karibean, Hego Hemisferioan baizik. Bertan anomalia […]
Josu Lopez-Gazpio Dosian dago pozoia. Askotan errepikatzen den lema da eta ahaztu behar ez duguna. Izan ere, sarritan elikagai batek duen substantzia jakin bakar batean oinarrituta, eta haren kontzentrazioari erreparatu gabe, elikagai bat toxikoa dela entzuten da. Jakina, hori ez […]
Aurkikuntza egin eta 100 urte baino gehiago geroago, neandertalen anatomia eta portaera ulertzen lagunduko duen informazioa ematen jarraitzen du La Ferrassieko neandertalak. Ikerketaren emaitzek berritasunak aurkeztu dituzte: Fosil berriak, belarriko hezurtxo guztiak barne (mailua, ingudea eta estribua). Aurreko ikerketetan aurkitu […]
Uxue Razkin Astronomia Badugu Jupiterren ezaugarrien berri. Izan ere, Juno misioan hartutako datuekin Jupiterren grabitazio-eremua, atmosferako fluxuak, barne-osaketa, poloetako zikloiak eta abar aztertu dituzte. Esaterako, Jupiterren grabitazio-eremua asimetrikoa da iparretik. Horren harira, ondorioztatu dute atmosferako eta barnealdeko haize-fluxuek eragiten dutela […]