Archivo de Etiquetas:: nobel_sariak

Uxue Razkin Marie Curie gertuago dago kondairatik mundu errealetik baino. Edonon aurki ditzakegu bere bizitza txatalak; historian zehar ezagutu ditugun datuekin bertsio ezberdinak sortu ditugu eta Tangram bateko piezak izango balira bezala, denak batu eta bere mitoa sortu dugu. Oso zaila da guztiok ezagutzen dugun pertsonaz idaztea. Batzuetan hainbeste dakigu gauza baten inguruan, non ematen duen ezer ez dakigula.
Marie […]

Uxue Razkin Historian zehar, Fisikako Nobel saria irabazi duten emakumeen zerrenda agudo amaitzen da. Hiru segundo behar dira, hiru izen bakarrik orrialde zurian. Hain da zabala gelditzen den espazioa orri hartan, ezen itotzen zaren sentsazioa duzun. Iaz, ordea, izen batek desegin zuen estutasun hori, korapilo bat eskuz askatzen den moduan. Marie Curie eta Maria Goeppert-Mayer (lehenak elementu erradioaktiboekin egindako […]

Uxue Razkin Marie Curie aipatzen den bakoitzean, miresmen handiko isiltasuna sortzen da inguruan, haren ondotik ezer egongo ez balitz bezala, agian amildegia bakarrik, eta Curie bera osotasuna izango balitz bezala. Oso zaila behar du izan bi Nobel saridunen alaba izatea. Areago familia hori Curietarrak (Pierre eta Marie fisikariak) baldin badira. Jaio zenetik, Irène Joliot-Curieri oso pisutsua egin zitzaion abizena. Eta […]

Fernando Plazola Badirudi Fisika eta Medikuntza, elkarrengandik oso urrun daudela, bi zientzia esparru hauek oso desberdinak baitira. Hala ere, Medikuntzako Nobel sariak arakatzen baditugu, ohartuko gara Medikuntzako Nobel saria jaso dutela fisikako metodologian oinarrituriko medikuek edota fisikariek beraiek ere.
Izan ere, arlo honetako Medikuntzako Nobel saria lortu zuen lehena, Allvar Gullstrand suediarra, 1910 eta 1911 urteetan Fisikako Nobel saria […]

Uxue Razkin Gizakion metabolismoari buruz ikertu zuen Gerty Cori biokimikariak bere senar Carlekin batera. Zehazki, euren lana ezaguna egin zen gai izan zirelako gure gorputzean ematen den ziklo interesgarri bat azaltzeko: Coriren zikloa. Bada, zertan datza? Oro har, gibelaren eta giharren arteko erreserba-substantzien zirkulazioari deitzen zaio.
Demagun spinning klase batean gaudela eta gorputzak energia behar duela, baina une horretan muskuluak […]

Uxue Razkin Wolfgang Paulik Tipularen emakumea deitu zion behin Maria Goeppert Mayerri. Harrezkero, denek hala gogoratzen dute fisikaria. Goitizenek luzaroan iraun ohi dute, batzuetan izenak baino gehiago, askotan nahi baino usuago. Kasu honetan, ezizen horren atzean azalpen zientifiko bat dago, Mayerrek egindako lanari egiten dio erreferentzia zuzen-zuzenean, bere ikerketek erakutsi baitzuten atomoaren nukleoa geruzez osatuta dagoela, tipularen antzera. Halaber, […]

Uxue Razkin Oso zaila izan ohi da ikusten ez dugun zerbait nolakoa den imajinatzea. Antonio Martínez Ron kazetaria ikusmenak, gainontzeko zentzumenen aurrean, historian zehar izan duen garrantziaz (zergatik ikusten dugu ikusten dugun moduan?), begiez, koloreaz eta argiaz mintzo da El ojo desnudo liburuan eta azaltzen du, besteak beste, nola hasiera-hasieratik gizakiok hauteman dugun mundu erreal hori begien bitartez, nagusiki, eta […]

Uxue Razkin Bazirudien Rosalyn Yalowen patua zehaztuta zegoela txikia zenetik; zientziaren bidetik joko zuela argi zuen berak eta bere inguruak. Matematika interesatu zitzaion lehenik, ondoren kimika… azkenean, fisika hautatu zuen. Zaila da hasieratik zein ikasketari helduko diozun erabakitzea, azken finean hautu horrek erabakiko duelako zure etorkizuna. Bertigoa sentitzea ez da arraroa, aukera hori egiten den momentuan bizitza aldaezina izango dela […]

Uxue Razkin Hasieran Barbara ez zen Barbara izan, Eleanor baizik. Bere gurasoek izena aldatu zioten; biek ala biek argi ikusi zuten neska kementsua eta ausarta izango zela etorkizunean. Hala, izen indartsuago bat bilatu eta Barbara hautatu zuten. Izen-aldaketak amuleto gisa funtzionatu izan balu bezala, Barbara McClintock urrutira iritsi zen: Medikuntzako Nobela bakarka irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Meiosian gertatzen […]

Uxue Razkin Berria denak beti beldurtzen du jendea. Ezagutza eta ideia berriak plazaratzeak edo oso orokortuta dauden pentsamenduak zalantzan jartzeak beti ematen du nolabaiteko ikara, mundua jada aldatu ezin izango bagenu bezala. Zientzian nahiz Artean uneoro sortzen dira gauza berriak eta batzuetan mesfidati begiratzen diegu hein handi batean horietaz ezer ez dakigulako eta orain arte sinetsi duguna irauli egiten duelako […]