Miokardio-infartuaren sintomak eta euren pertzepzioa ezberdina da gaitza pairatzen duen pertsonaren sexuaren arabera.
Miokardio-infartuaren kasuan sexuaren arabera ezberdintasunak daude, Fundación Española del Corazón (FEC) elkartearen arabera. Pronostikoan ezberdintasunak daude, emakumeen kasuan okerragoa da eta emakumeak gizonak baino %6 gehiago hiltzen dira gaixotasun kardiobaskularren ondorioz, FECren datuek erakusten dutenez. Mundu mailan lehen heriotza kausa da emakumeen artean.
Bai gizonek bai emakumeek gaixotasun kardiobaskularraren sintoma tipiko komunak dituzte:
- Bularreko min zapaltzailea ezkerreko besorantz edo bi besoetarantz doana, baita leporantz edo beheko masailezurrerantz.
- Izerdi hotza
- Goragaleak
Emakumeen kasuan, baina, gaixotasun kardiobaskularrak sintoma ezberdinak izan ditzake, ezohiko sintomak. Kasu askotan, ez emakumeek ez artatzen dituzten profesionalek ez dituzte kontuan sintoma hauek, tradizionalki sintoma komunak baino ez baitira kontuan izan.
Egoera honi aurre egiteko Bizkaiko medikuen elkargoak eta Foro Emakumeak Medikuntzan kanpaina abiatu dute miokardio-infartuaren ezohiko sintomak ezagutzera emateko: «Desberdinak gara miokardio-infartuaren aurrean».
Sintomez gain, miokardio-infartua izateko arrisku faktoreak ere kontuan izan dira kanpainan. Hala bi arrisku faktore mota nabarmentzen dira:
- Aldaezinak. Pertsonen kontroletik kanpo daudenak: adina, jatorri etnikoa, familia aurrekariak…
- Aldagarriak. Pertsonen ohiturekin eta jarrerekin zerikusia dutenak: tabakismoa, obesitatea, hipertentsioa, kolesterola edota sedentarismoa.
Mezua zabaltzeko, gainera, hiru bideo eta posterrak egin dira kanpainaren barruan. Lehenengo bideoan miokardio-infartuaren ohiko sintomak eta baita ezohiko sintomak ere azaltzen dira:
Diagnostiko azkarra egitearen garrantzia azpimarratzen da bigarren bideoan:
Eta arrisku faktoreetan jartzen du fokua hirugarrenak:
Egileaz: Ziortza Guezuraga (@zguer) kazetaria da eta Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko zabalkunde digitaleko teknikaria.
5 iruzkinak
[…] Osasunari dagozkien batzuk ere bai. Adibidez, sexua kontuan ez hartzeak osasun-arretan eragina du, miokardio-infartua ezberdin pairatzen delako bi sexuetan, edota heste minberaren sindromean oinarri genetiko ezberdina dagoelako sexuaren […]
[…] Osasunari dagozkien batzuk ere bai. Adibidez, sexua kontuan ez hartzeak osasun-arretan eragina du, miokardio-infartua ezberdin pairatzen delako bi sexuetan, edota heste minberaren sindromean oinarri genetiko ezberdina dagoelako sexuaren […]
[…] Izan ere, badira gizonezkoei eta emakumeei modu berean eragiten ez diguten gaixotasunak. Esaterako, desberdinak gara miokardio-infartuaren aurrean. Gizonek bai emakumeek gaixotasun kardiobaskularraren sintoma tipiko komunak dituzte baina […]
[…] emakumezkoen mina gaizki interpretatzearen ondorioz –adibidez, antsietatearekin nahastea–, emakumeek bihotzekoa izan ondoren diagnostiko okerra jasotzeko dituzten probabilitateak % 50 handiagoak dira. 2020an […]
[…] Fundación Española del Corazón (FEC) elkarteak dioenez, miokardio-infartuaren sintomak eta euren pertzepzioa ezberdina da gaitza pairatzen duen pertsonaren sexuaren arabera. Emakumeen kasuan okerragoa da eta gizonak baino %6 gehiago hiltzen dira gaixotasun kardiobaskularren ondorioz. Gizonek dituzten sintomak izan ditzakete […]