Ordenagailu batetik bestera informazioa bidaltzen dugunean elkarri datu-paketeak bidaltzen dizkietela esaten dugu. Gailu desberdinen arteko kalitatezko komunikazioa bermatzeko ezinbestekoa da pakete desberdinak sareko bide arinetatik bidaiatzea, hots, bide optimotik.
Eredu matematikoei esker ikertzaileek gailu desberdinen arteko komunikazioa bizkortzeko bideak aurkitu ditzakete. Besteak beste, Bide Optimoaren Aurkikuntza (BOA) deritzon izeneko eredu matematikoa erabiliz.
Sarea handitzen doan heinean, konplexutasun honek bide optimoak aurkitzea zailtzen du. Gai honen inguruan sakontzeko Josu Doncel UPV/EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatibo saileko irakaslearekin izan gara.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
2 iruzkinak
[…] Josu Doncel Matematikan doktorea da eta UPV/EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko irakaslea. […]
[…] Josu Doncel Matematikan doktorea da eta UPV/EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko irakaslea. […]