Hilabeteko artxiboa:

Ordenagailu batetik bestera informazioa bidaltzen dugunean elkarri datu-paketeak bidaltzen dizkietela esaten dugu. Gailu desberdinen arteko kalitatezko komunikazioa bermatzeko ezinbestekoa da pakete desberdinak sareko bide arinetatik bidaiatzea, hots, bide optimotik.
Eredu matematikoei esker ikertzaileek gailu desberdinen arteko komunikazioa bizkortzeko bideak aurkitu ditzakete. Besteak beste, Bide Optimoaren Aurkikuntza (BOA) deritzon izeneko eredu matematikoa erabiliz.
Sarea handitzen doan heinean, konplexutasun honek bide optimoak […]

Bilboko Zientzia Fakultatea, 1968/1969 ikasturtean jarri zen abian. Berrogeita hamar urte beranduago, Zientzia eta Teknologia Fakultateak ospatu egin nahi du urteurrena eta horretarako, gure Fakultate honek gizarteari ekarri dion onura goraipatzea baino gauza hobeagorik ez dago. Beraz, bost hamarkada hauetan egindako ekarpenik garrantzitsuenak plazaratuko ditugu hurrengo asteetan, Cuaderno de Cultura Científica eta Zientzia Kaiera blogetan. Hasiera emango diogu kontuari “masa-espektrometria” […]

Juanma Gallego Puntako teknikak erabilita, neandertalen eta denisovarren aterpe izan zen Denisova haitzuloari buruzko ikerketa berriak ezagutarazi dituzte. Horiei esker, egungo gizakiengandik gertuen izan ziren bi espezie horien datazioa hobetu dute.
Interneten bitartez erositako opari hori postetxean edo mezularitza enpresa batean hemendik-hara galduta dagoela esaten dizuten hurrengoan, pentsa ezazu gauzak larriagoak izan litezkeela. Benetan. Imajina ezazu hau: oraindik horretaz jabetu […]

Daniel Eceizabarrena Talboten efektua aurkeztu genuen “Talboten efektua (I): fenomeno bitxi baten jaiotza” artikuluan eta hura gertatzearen arrazoiak aztertzen hasi ginen. Hasteko, egoera zirrikitu bakarrera sinplifikatu genuen, eta uhinen difrakzioa eta Huygensen printzipioa erabiliz, zer gertatzen ari zen ulertzeko gai izan ginen.
Oraingoan, aurrera pausu bat emango dugu printzipio berekin Youngen esperimentua azalduz. Azkenik, Talboten fenomenoaren atzean dagoen fisika konplexua […]

Ziortza Guezuraga Itsaskien ontziratzerako itsaski hondakinak baliatzea aukera izan daiteke ekonomia zirkular testuinguruan.
Itsaskien ontziratzerako itsaskien hondakinen erabileraren azterketa literarioa egin dute eta, emaitzen arabera, ekonomia zirkularraren testuinguruan aukera izan daiteke. Bi substantzia mota izan dituzte kontuan: gelatinak eta kitosanoak.
Gelatina kolagenotik eskura daiteke. Arrainen hezurgabetzeetako hondakinen %30 inguru kolagenoan aberatsak diren azal eta hezurrak dira eta gelatina eskuratzeko bi […]

Uxue Razkin
Astrofisika
Cassini zundak eman digu jada informazio interesgarria: Saturnoren biraketa zehatza, planetaren barne estruktura eta eraztunen adina ezagutu ahal izan dira. Emaitza esanguratsuak lortu dituzte, hala nola, eta eredu teorikoek aurreikusten dutenez, gero eta masiboagoak, orduan eta zaharragoak dira eraztunak. Eraztunek 10-100 milioi urte bitarteko adina dutela uste dute, planetak 4.500 milioi urte dituen bitartean. Baina badago […]

Innobazioa, edo horretaz hitz egitea, garaiaren ikurra da. Gaitz sozial eta ekonomiko guztien panazea da. Eta ekintzaileak bere apaizak. Ia nork konparatzen dituen Nietzscheren “supergizona” eta ekintzaile-innobatzailea. José Luis Granados-ek: En On the Genealogy of Innovation, or how to look for power with a hammer
Aurrekaririk ez duen erresoluzioa duten irudiak, nerbio-sistemaren molekulenak, osatzen ditu teknika berri batek. Rosa García-Verdugokk […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Norvegian harrapatu dugu Mirari Otxandorena Atxa nafarra. Hain zuzen, doktoretza-tesia egiten ari da, eta ikertzaile batek gonbidatuta ari da han lanean: Norvegiako The Arctic University-ko (UiT) Gun Kristin Øberg.
Otxandorenak horrela azaldu du nola iritsi den hara: “Duela urtebete hasi nintzen tesia egiten. Hasi aurretik, garbi nuen zer gai ikertu nahi nuen, eta, nazioartean […]