otsaila 2019
Hileko artxiboa 28 artikulu
Nerea Ferreirós Polizien eta ikertzaileen telesailek laborategi zientifikoa ekarri dute gure bizitzara eta, harekin batera, baita masa-espektrometria ere. Errealitatean eta fikzioan gertatzen dena ez da guztiz berdina, baina bi kasuetan ere oso ohikoa da masa-espektrometria erabiltzea molekulak bilatu behar direnean […]
Minbiziari lotutako bakterio baten estrategia, agerian
Juanma Gallego E. colli bakterioaren andui zehatz batzuek kolon eta ondesteko minbiziarekin harremana dutela bazekiten zientzialariek, kolibaktina izeneko molekula genotoxikoa sortzen dutelako. Orain ikertzaileek argitu dute zein den kolibaktinak DNA apurtzeko erabiltzen duen mekanismoa. Egunkari baten azalean zer albiste irakurtzea […]
Berrogeita hamar kontu
Josu Lopez-Gazpio Askotariko kontakizunak ekarri ditut hedabide honetara. Guztien asmoa zerbait berria, bitxia, ezezaguna, jakin beharrekoa, kontatzea izan da. Zenbaitetan ez da lan erraza intereseko gaiak aurkitzea. Zenbaitetan ez da lan erraza hitz ulergarriekin buruan dudan nahaspila modu ordenatuan kontatzea […]
Kutsatzaileak euskal estuarioetan
2016ko negutik 2017ko negura 41 konposatu organiko kutsatzaileren denbora-banaketa eta banaketa espaziala aztertu du ikerketak hiru estuarioetan: Bilbon, Plentzian eta Gernikan. Iturriak ere identifikatu dira: Bilboren kasuan bi (ur araztegia eta portu aktibitateak) eta bai Plentziaren bai Gernikaren kasuan ur […]
Asteon zientzia begi-bistan #243
Uxue Razkin Genetika Sexuaren eta geneen elkarrekintzaz mintzo da honetan Koldo Garcia. Sexua ezaugarri biologiko garrantzitsu bat bada ere, ez da guztiz ezaguna bere eragina gaixotasunak pairatzeko arriskuan, pronostikoan edota tratamenduen eraginkortasunean. Garciak azaltzen duenez, honek emakumeen osasun-arreta kaxkarragoa izatea […]
Ezjakintasunaren kartografia #250
Zientzian, bestelako edozein informazio motan bezala, desinformazioa, okerreko informazioa eta fake news sortzeko intentzionalitatea existitzen dira, teoria konspiranoiko eta sare sozialen efektu esponentzialekin. Serio hartzen hasi behar dira kontu hauek. Martha Villabonaren Science communication: disinformation and fake news Kutsadura kudeatzerakoan […]
Vega Asensio: “Ilustrazioek zientzia dibulgazioan mezua transmititzen laguntzen dute” #Zientzialari (110)
Ilustrazioak arte izateaz gain informazio iturri ere badira. Horregatik, zientziaren dibulgazioan oso tresna erabilgarriak dira, mezua aberasten laguntzen dutelarik. Izan ere, giza garunak irudiak arin ulertu eta oso ondo gogoratzen ditu. Ilustrazio zientifikoek mezua ahalik eta hobeto transmititzen laguntzea xede […]
Sexua, geneak eta osasun-arreta
Koldo Garcia Agerikoa da emakumeek eta gizonek hainbat ezaugarri ezberdin dituztela. Osasunari dagozkien batzuk ere bai. Adibidez, sexua kontuan ez hartzeak osasun-arretan eragina du, miokardio-infartua ezberdin pairatzen delako bi sexuetan, edota heste minberaren sindromean oinarri genetiko ezberdina dagoelako sexuaren arabera […]
Bretainian kokatu dute megalitismoaren jaiolekua
Juanma Gallego 2.410 dataziotan oinarritutako ikerketa batek ondorioztatu du Europako megalitismoa duela 6.900 urte jaio zela Bretainian, eta ondoren kontinentearen gainerako lekuetara zabaldu zela, itsasoaren bidez. Mendeetan zehar gizakiak liluratu dituzte Europako toki askotan aurkitutako harritzarrek. Jakina da herri bakoitzeko […]
Talidomida 60 urte beranduago
Sandra Galán eta Idoia Jimenez Kutsadura kimikoak hainbat esparruri egiten dio erreferentzia: substantzia kimikoek sortzen duten arriskuari, aizunketa-prozesuari edota arma kimikoen erabilerari [1]. Hain zuzen ere, talidomida kutsatzaile kimiko bat da eta, kutsatzailea izanik, ingurune baten egoera naturalaren eraldaketa kaltegarria […]