Hilabeteko artxiboa:

Jolas bat proposatzen dizugu urteko azken egunerako, zientzialariei eta beraiek egindako ekarpenei buruz dituzun ezagutzak proban jartzeko.
“Errosko” bat aurkezten dizuegu, bertan ezkutatuta agertzen dira emakume zientzialarien hogeita sei abizen (X letrarako izan ezik, non “ezezagun” kontzeptuarekin jokatzen baita). Gehienei buruz Zientzia Kaieran hitz egin dugu eta bizpalau Mujeres con Ciencia blogean izan dira hizpide.
Alfabetoko letra bakoitzerako, proposatutako […]

UPV/EHUko ikertzaileek ingurune lehiakorretako biodibertsitateari buruzko nazioarteko ikerketa batean parte hartu dute. Ikerketak mundu osoko hirurehun komunitate ekologikotik gora aztertu ditu eta Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. Ikusi dutenez patroi ekologiko bat jarraitzen dute animalia eta landare gutxi dituzten espezieek: ghettoetan antolatzen dira bizirik irauteko.
Hirien antolaketaren antzera, animalia eta landare espezie urrienak elkartu egiten dira espezie […]

Uxue Razkin
Biologia
Lehoiak baino beldur handiagoa ematen du liztor esmeraldak (Ampulex compressa): gai da labezomorroen gaineko kontrola hartzeko, drogatzeko, eta, oraindik bizirik dagoela, kumearentzako bazka bihurtzeko. Horretarako pozoia erabiltzen du. Tragedia hiru ekintzetan: lehenengo ziztada, toraxean. Horrek balio du labezomorroa geldiarazteko eta biktima lasaitzeko, bigarren ziztada zehatzagoa izan dadin. Behin pozoituta dagoela, aurretik prestatu duen habia batera eramaten […]

Ziortza Guezuraga Zuretzat zer da onddo bat? Normalean burura datozen perretxikoez gain, ogia egiteko legamiak edota gaztagintzako lizun berdeak ere onddoak dira. Horrelakoak azaltzen hasi zuen Goienagusiko hitzaldia Isabel Salcedo mikologia irakasleak.
Boletus edulis, onddo zuriak, edota basoan egon daitezkeen ardagaiak baino zerbait gehiago direla onddoak izan da Isabel Salcedo transmititu nahi izan duen ideia nagusia. Eta […]

Fitoplankton-komunitateak osatzen dituzten organismoak dira mikroalgak eta oso garrantzitsuak dira itsas ekosisteman. Fitoplanktonen azterketa esparru desberdinetan koka daiteke; hala nola, oinarrizko jakintza zientifikoan, uraren kalitatearen azterketan edota akuikulturaren testuinguruan.
UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko ikertzailea da Aitor Laza eta bere ikerketa-taldeak mikroalgak aztertzen ditu. Ikertzailearekin elkartu gara, besteak beste, Euskal Herriko alga mikroskopikoen ezaugarriei eta bere ikerketaren erronkei […]

Izaskun Alvarez Meaza, Enara Zarrabeitia Bilbao, Itziar Martinez de Alegria Mancisidor, Itsaso Otaño Michelena Medikuntza aplikazioetara bideratutako fabrikazio gehigarriak (MABIFAG) osasun-industria erabat eraldatzeko gaitasuna dauka, eta horrek zientzia eta teknologia munduan hazkunde nabari bat egotera eraman du.
Additive manufacturing edo fabrikazio gehigarria hiru dimentsioko (3D) ereduko datuetatik abiatuta objektuak eraikitzeko prozesuan datza eta materiala kentzean oinarritzen diren metodologiak ez […]

Juanma Gallego Hainbat liztor espeziek euren arrautzak beste intsektu baten barruan txertatzen dituzte, eta pozoia erabiltzen dute, artean bizirik daudela, larbentzako bazka modura erabiliak izan daitezen. Kasu batzuetan, gainera, biktimak berak larba defendatuko du.
Lehoi zahar bat, eta inguruan dozena bat hiena, erasoka. Oihanaren erregearen ohiko rola, hankaz gora jarrita. Erortzear da erregea. Baina lehoiaren taldeko beste lehoi bat agertu […]

Koldo Garcia Gabonak hemen daude eta hurrengo egunetan asko jan eta asko edango dugu. Santo Tomasetan, taloa, txistorra eta indaba-jana; Gabonetan eta Eguberrian afari eta bazkari handiak; San Esteban egunean, soberakinak; Gabon zahar gauean eta Urte berrian, beste horrenbeste. Janariz, edariz eta betekadez osatutako hamaika egun. Horri aurre egiteko gure digestio-aparatuak bere onena eman behar du, baina zaila da bihotzerreak, […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Amazonek software bat garatu zuen 2015. urtean, bere webgunea hobetze aldera lan txikiak egitera bideratutako milaka pertsona kontratatzeko. Beranduago, beste enpresa batzuei alokatu zien, gauza bera egin zezaten. Ordutik, milioi erdi bat pertsona baino gehiago kontratatu dituzte sisteman lan egiteko. Software hori eta antzeko beste software batzuk ere oso erabilgarriak izan dira lehen posible ez zen […]

Uxue Razkin
Astrofisika
NASAko ikertzaileek Marteko goiko atmosferan izaten diren haizeen mapa osatu dute, MAVEN zundak eskuratutako datuei esker. Hain zuzen, haizeen norabidea eta indarra zehaztu dute. Honen harira, Marteko zirkulazio-patroiak Lurrarenak baino sinpleagoak dira eta egonkorragoak direla ikusi dute. Ikertzaileek sorpresa hartu dute ikusi dutenean denbora gutxian oso aldagarriak direla haize horiek: epe luzera egonkorrak dira baina, epe […]