Hilabeteko artxiboa:

Lurra laua dela uste dutenak ez dira ezjakinak, geneetan daramate. Literalki. Mikael Klintmanen Conspiracy theories: how belief is rooted in evolution – not ignorance
Lurraldean zelan zabaltzen den ezagutzea ezinbestekoa da espezie inbatitzailea bera eta eragiten dituen ingurugiro kalteak eta kalte ekonomikoak kontrolatzeko. Altitudea bezalako faktore geografiko fisikoak kontuan izan behar ditu eredu on batek. BCAMenparte hartzea izan duen hau […]

Uxue Razkin 1959an, emakume bat Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) bulegoetara hurbildu zen galtzeko ezer ez duen pertsona baten ausardiaz. Mary Allen Wilkesek ez zuen zientzia konputazionala ezagutzen, izan ere, filosofian graduatu zen. Baina, hara joateko erabakia hartu zuen, irakasle batek animatuta: bere logika nabarmendu zuen, arlo horretan baliagarria izango zitzaion ezaugarria, alegia. Garai hartan, emakumeek errazago aurki zezaketen lana programazioaren […]

Ibon Santiago Tolestu, itsatsi eta mugitu: DNA Origami bidezko nano-egituren auto-antolakuntza.
DNA garrantzi biologiko handiko molekula da, honek gordetzen baitu proteinak sortzeko beharrezkoa den informazio genetikoa. Azken urteotan ingeniaritza genetikoan aurrerapauso handiak eman dira. CRISPR/Cas9 bezalako teknologiei esker, genoma editatzea nabarmenki erraztu da eta ondorengo belaunaldiko sekuentziazioak (NGS) DNA masiboki irakurtzea (sekuentziazioa) ahalbidetu du. DNAren manipulazioak aukera handiak eskaintzen ditu […]

Juanma Gallego MAVEN zundak eskuratutako datuetan abiatuta, NASAko ikertzaileek Marteko goiko atmosferan izaten diren haizeen norabidea eta indarra zehazteko modua izan dute. Lurrarenak baino sinpleagoak direla ikusi dute, eta egonkorragoak.
Espazioaren esplorazioari buruz ari garenean, askotan suposatutzat ematen dugu goi mailako teknologiez eta protokolo zuhurrez betetako mundua dela, eta hala da gehienetan. Baina hasiera-hasieratik ezustekoek eta azken orduko aldaketek ere […]

Josu Lopez-Gazpio Kimika kontakizunen bidez ere azal daitekeenez, Zientzia Kaieran karbono atomo baten jarraipena egiten ari gara. Artikulu bikoitz honen lehen atalean upeltegi batean dagoen lagun baten hatsaren karbono dioxido molekularekin hasi genuen bidaia. Karbono dioxidoa mahatsondo baten hostora hurbildu zen eta, hortik, fotosintesiaren ondorioz mahats ale baten glukosa molekulan eraldatu zen. Hortxe utzi genuen Kaierako molekula bidaiaria. Mahatsetik ardo […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Giza bereizgarrietako bat da, tamaina handiko buruarekin jaiotzea eta, hala ere, entzefaloa guztiz hazi eta garatzeko denbora behar izatea. Bi urterekin, gehieneko bolumenaren % 85era iristen da, alegia, hazten jarraituko du. Bestalde, ez dira eremu guztiak batera hazi eta garatzen. Garun azala, kanpoalderen dagoen alderdia, heltzen azkena da. Eta prozesu horretan, substantzia grisaren eta substantzia zuriaren […]

Uxue Razkin
Neurologia
Artikulu honen bidez jakin dugu haurrek helduek baino gehiago sufritzen dutela talde batetik kanpo geratzeagatik. Helduen kasuan, hasieran, minaren, haserrearen eta atsekabearen pertzepzioarekin lotura duten entzefalo eremuak aktibatzen dira baina gero bazterketari garrantzia kentzen dion kortexeko eremu bat aktibatzen da. Nerabeen kasuan, ordea, eremu hori ez da ia aktibatzen, baina aurrekoak, haurretan eta helduetan baino areago. […]

Unibertsoa laua zela adostu genuen, ezta? Eta ez bada? Eleonora Di Valentinoren Shape of the universe: could it be curved, not flat?
Ez litzateke zoragarria izango gure organismoko kaltetutako zelulak eta zelula zaharrak akabatuko lituzkeen farmakoa izatea eta zahartzaroan bizi-kalitate hobea lortu? Ez da ametsa, horrelako farmakoak existitzen dira. Mota honetako konposatuen familia berri baten aurkikuntzan parte hartu dute Pilar […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Europako Gastroenterologia Elkarteak (UEG) ikertzaile gazte nabarmenei ematen dizkien sarietako bat lortu du Matxus Perugorria Montielek. Rising Star Award izena dute sari horiek, eta bultzada handia ematen diete eskuratzen duten gazteei. Hala onartu du Perugorriak: “Ez dute dirurik ematen, baina bada egiten duzun lanari aitortza bat. Gustura hartzen da, nola ez”.
Lan asko eginda eta […]

Naroa Kajarabille, Alfredo Fernández-Quintela, María Puy Portillo Kate luzeko omega-3 gantz-azido poliasegabeak, azido eikosapentaenoikoa (EPA) eta azido dokosahexaenoikoa (DHA) kasu, garrantzi handikoak dira gizakiaren osasunerako. Haien eraginkortasuna zenbait gaixotasunen tratamenduaren kasuan frogatu da, baita zenbait gaixotasun ekiditeko ere: gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, endekapenezko gaixotasun mentalak, hesteetako hantura-prozesuak edota artritis erreumatoidea, esaterako.
Mota honetako gantz-azidoak zelularen erantzun immunearen modulazioan parte hartzen dute, […]