Kristalak apurtzen zituen apaizaren historia

Zientziaren historia

Egitura kristalinoaren aurkikuntza urrats erraldoia izan zen egitura ñimiñoen aurkikuntzan. René Just Haüy izan zen kristalografiaren gurasoetako bat eta kristalak oinarrizko egitura geometrikoetan hautsi daitezkeela antzeman zuen lehena.

Argitu behar dugu, horri buruzko iruzkinen bat jaso dugulako, mineralogistek hausteko bi modu bereizten dituztela: apurtzea eta esfoliatzea. Bideoan ez dugu bereizketa hori egiten, eta modu generikoan “hausten” dugu. Haüyk ere ez zuen mailua ganorarik gabe erabiltzen. Zergatik da hau garrantzitsua? Izan ere, adibidez, pirita kubotan esfoliatzen da (bideoan aipatzen den bezala), baina modu irregularrean apurtzen da (eta jargoi teknikoan, maskor-itxurako haustura esaten zaio).

Zientziaren historia” ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren gertaerak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.

2 iruzkinak

  • […] Izotz-kristalen itxura hexagonala, hots, 6 aldeko itxura geometrikoa, dagoeneko ezaguna zen Kristo aurreko 2. mendean, Txinako zenbait dokumentutan jasotzen denez. Alberto Magno teologo eta pentsalariak XIII. mendean identifikatu zituen izar itxurako kristalak. 1611. urtean Kepler astronomo eta matematikariak izotz-kristalen […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.