Bonbillaren historia

Zientziaren historia

Goritasun-bonbillek argia eman ziguten XX. mendean. Bonbilla izan da, ezbairik gabe, historiako aurrerapen garrantzitsuenetako bat, eta harekin batera, seguru asko, Thomas Edisonen izena etorriko zaigu burura. Hala ere, goritasun-lanpararen ibilbidean ekarpenak egin dituztenen zerrenda luzea da. Robert Friedel eta Paul Israel historialariek goritasun-lanparen 22 asmatzaile zenbatu dituzte. Baina biak bat datoz aitortzerakoan Edisonen bertsioa besteak gainditzeko gai izan zela. Izan ere, Edisonek egindako hobekuntzek bonbilla eraginkorragoa, gogorragoa eta ekonomikoki bideragarriagoa bideratu zuten.

Inork ez du zalantzan jartzen Edisonen merezimendua. Egun, asmatzailea, ekintzaile gisa ikusiko genuke baina funtsean enpresaburua izan zen. Horrek ez dio batere kalterik egiten, baina kontuan hartu behar da bere jarduteko modua ulertzeko, betiere irabazi asmoarekin eta merkatu mugatu bateko lehiari begira. Beste batzuek egiten zutena sortu, hobetu eta, batez ere, produktu iraultzaileak jartzen zituen merkatuan.

Eta zertara dator arestian aipatutako guztia? Argitzeko Joseph Swan fisikari, kimikari eta asmatzaileak sortu zuela karbonozko harizpietako lehen bonbilla eta 1879ko otsailean aurkeztu zuen. Bera izan zen, halaber, erabilera komertzialerako bonbillen lehen hornitzailea, 1881ean Londresko Savoy hotela argiztatzeko.

Zientziaren historia” ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren gertaerak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.