Elikagien sergurtasunari buruzko albisteen oihartzuna prentsan

EHUko ikerketa

Egun, elikagaien segurtasunari buruzko gaien iturri nagusiak dira komunikabideak. Gizarteak honen bidez jasotzen duen informazioarekin lantzen du gehien bat elikagaien segurtasunari buruzko pertzepzioa. Eta nola lantzen dute elikagaien segurtasuna hedabideek? Galdera honi erantzuteko, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, Elikak, eta UPV/EHUko Komunikabide Idatzien Diseinuei eta Edukiei buruzko Ikerketa Taldeak, Mediaikerrek, EAEko prentsan elikagaien segurtasunaren tratamendua nola lantzen den aztertu dute.

1. irudia: Egun, hedabideak dira elikagaien segurtasunari buruzko informazio-iturri nagusiak.
Egun, hedabideak dira elikagaien segurtasunari buruzko informazio-iturri nagusiak.

EAE da prentsa-kontsumorik handienetakoa duen autonomia erkidegoa eta azterlan hau egiteko EAEn argiratutako egunkari inprimatu guztiak aztertu dituzte ikertzaileek, bai eta estatu-mailako bi egunkarik dituzten edizioak ere. Soilik edizio idatziak aztertu dira eta ez egunkari digitaleko albisteak. Zehazki, honako hauek izan dira aztertutakoak: El Correo, Diario Vasco, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias de Alava, Gara, Berria, El País (EAEko edizioa) eta El Mundo (EAEko edizioa). Aipatutako bederatzi egunkariek EAEko irakurleen %88,6 hartzen dute, eta ehuneko hori %96,5ekoa da, kirola-argitalpenak kontuan hartzen ez badira.

Guztira elikagaien segurtasunari buruzko 1.803 albiste argitaratu ziren 2013an, aztertutako bederatzi egunkarietan. Hau da, batez beste hileroko 150,2 berri eta eguneko 5. Ikerketaren arabera egunkarietan agertutako albiste kopurua ez da oso handia eta espezializazio arloarekin gauza bera gertatzen da. Aztertutako egunkarietan ez dago elikagaien inguruko espezializazio handirik “gaian adituak direnen portzentajea %6,7ra igo da (iazkoaz alderatuz) baina oraindik eskasa da, 388 kazetari 959 albiste editatu baitzituzten. Bakoitzak 2,5 testu urteko idatzi zituen, 1,86 2012an, eta 34 erredaktorek sei berri edo gehiago sortu zituzten”, azaldu du ikerketa taldeko kidea den, UPV/EHUko José Ignacio Armentia Vizuete katedradunak.

Informazioa emateko generoaren barruan, albisteen bidez landu ziren gehien bat elikadura-gaiak (%77,7), berri laburrak edo erreportajeen aurretik. Testuek jatorria hurbila izan da, berriak geografia-esparru autonomikokoak izan dira eta albisteen %65an agertzen dira informazioa jasotako iturrien aipamena. Kazetariek, batez ere, iturri pertsonalengana jotzen dute berriak lantzeko orduan. Aditzekoa da, oso gutxik jotzen dutela ikerketa-zentroengana edota zientzialariengana. Horrez gain, elikaduran espezializatutako zientzia-aldizkariak eta argitalpenak potentzial handiko iturriak diren arren, euren erabilera baxua izan da. 2013an soilik 97 albisteetan erabili ziren argitalpenak iturri gisa. Honako adituengana asko ez bada jotzen ere, ikerketan azaltzen da, joera goranzkoa dela.

2013an zehar, aurreko urtearekin alderatuta, elikagaien segurtasunari buruzko albisteen kopuru bikoitza argitaratu zen. Batez ere, nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako sektoreari lotutako edukiak nagusitu ziren. Eta elikagaien segurtasunaren arloko honako gaiak piztu zuten interes gehien: osasunak, nutrizioak eta alergiek. Izan ere, hauei buruzko albisteei eman zitzaien arreta handiagoa.

Iturriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.