Asteon Mapping Ignorance blogean osasunaz, bizitzaz eta heriotzaz (edo heriotzaren ezaz) jardun dute.
Denok entzun dugu zer nolako onurak dituen dieta mediterraneoak gure osasunean. Hala ere, orain hasi gara ezagutzen benetan zer duen dieta horrek hain onuragarria izateko. Onura dakarren elementuetariko bat da oliba olioa (hobe olio birjina). Laura Cascalesek kontatzen digu: Olive oil, the gold in the Mediterranean Diet.
Baina zertarako nahi dugu gehiago bizi eta osasuntsuago, infekzio bat harrapatuz gero ez baldin badugu sendatzen gaituen botikarik? Egoera honetara heldu gara antibiotikoekin ez baitago mikroorganismoen andui gogorrei aurre egingo dionik. Pablo Ortizen azaltzen digu: At the edge of the cliff: no new antibiotics for multidrug-resistant bacteria.
Gaixotasunei aurre eginez gero ere, badugu oraindik guztien artean txarrena, atzera bueltarik ez duenak, zahartzaroa. Beno, atzera bueltarik ez duenak baldin eta ez badugu hidraren sekretua aurkitzen. Eta ez, ez dihardugu mitologiaz. Jaime de Juanek aurkezten digu horixe: The animal that wouldn’t die.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.