Ezjakintasunaren kartografia #65

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

The-lightning-rod-effect

Jesús Zamoraren “Skepticism, a short uncertain story”-ko bigarren ataleko irakurgaia: eszeptizismoak eta Pirron Elisekoa filosofoaren eraginak hil zuten Sokrates. The Pyrrohnians.

Enpatiaz hitz egiterakoan ez dugu arratoietan pentsatzen, asko jota primateak izan ditzakegu buruan. Eta, irudia sufrimenduarekin lotzen dugu. Ba arratoiek ere sufritzen dute. José Ramón Alonsok azaltzen digu I see your pain-en.

Atomo baten dimentsioen baliokidea den bereizmenera hurbiltzen ari dira espektroskopia eta mikroskopia sistemak. DIPCko neska-mutilek erakusten digute nola lor daitekeen bereizmen hori: Reaching atomic-scale resolution.

Fisikatik harago doaz mekanika estatistikoaren aplikazioak. Diziplinaren bilakaera gainbegiratzen du Pablo Rodríguezek eta fisikatik urrun dauden hainbat ikerketa alorretan duen erabilgarritasuna erakusten du From gas to cash. The unexpected applications of statistical mechanics-en.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.