Koloretako intsektuak

Argitalpenak

Agian noizbait, edo akaso askotan, entzun izan duzu polinizatzaileak eta polinizazioa bera garrantzi handikoak direla. Ziur gainera polinizatzaileetan pentsatzean erleren baten irudia etortzen zaizula burura. Eta arrazoi duzu, erleak polinizatzaile bikainak dira. Hala ere, Euskal Herrian bertan eta mundu osoan zehar polinizatzaile ugari daude eta guztiak dira beharrezkoak!

koloretako
Irudia: “Koloretako intsektuak” liburuaren azala. (Ilustrazioa: Maddi Astigarraga Bergara. Iturria: Sua Edizioak)

Baina polinizatzaile hauek ezagutu ezean… ezin zaindu! Askotan inguruari erreparatu ere egin gabe pasatzen gara gure herrietako kale, belardi eta parkeetatik. Ez dugu horretarako astirik hartzen.

Zenbat hego ditu erle batek? Eta zenbat hanka kakalardoak? Marigorringoak ba ahal du antenarik?

Eskuan arkatza eta papera hartu eta inguruan duguna marrazten hasten garenean gehiago erreparatzen diogu parean dugunari, eta hobeto behatzen dugu. Hala, erleen hegoetan, kakalardoen hanketan eta marigorringoen antenetan hobeto fixatzeko balio du marrazketak. Gainera ez ahaztu komunikazio-tresna oso indartsua dela irudia.

Polinizatzaileak eta inguruko biodibertsitatea zaintzeko behar beharrezkoa dugu berauek ezagutzea. Beraz, liburuxka honen bidez, intsektuak beste era batera begiratu eta ikusteko asmoz, ingurua bera marraztera gonbidatzen zaitugu.

Zabaldu begiak, erne belarriak, jakinminez beterik gogoa, eta papera eta arkatza eskuan, has dezagun abentura.

Marraztu ezagutzeko, ezagutu zaintzeko!

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Koloretako intsektuak
  • Egilea: Maddi Astigarraga Bergara
  • Argitaletxea: Sua Edizioak
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2024
  • Orrialdeak: 72
  • ISBNa: 978-84-8216-869-2

Iturria:

Sua Edizioak: Koloretako intsektuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.