Ama Lur miresgarria

Argitalpenak

Ba zenekien Euskal Herriko haritz espezie batek orri iletsuak dituela? Edo hegazti bati kaskabeltz handia esaten diogula hogei gramo ozta-ozta pisatu arren? Ba zenekien garo edo iratze mota batek bi metro eta erdiko hostoak dituela? Eta gure mendietan intsektuak ehizatzen dituzten landare haragijaleak hazten direla? Ama Lur miresgarria. Landare eta animalia harrigarriak (2024) liburuan Euskal Herriko landare eta animalien hamaika berezitasun aurkituko ditugu.

Ama Lur
Irudia: Ama Lur miresgarria Landare eta animalia harrigarriak liburuaren azala. (Iturria: Sua Edizioak)

Joseba del Villar natura-argazkilaria eta Amador Prieto biologoak begirada liluragarri bat eskaintzen dute gure naturan barrena, bertako espezie ugariren bizitza eta ekosistemak modu erakargarri eta didaktikoan azaltzen dituena. Amador Prietoren testuak, dibulgazio zientifikoko estiloari eutsiz, xehetasun handiz azaltzen ditu Euskal Herriko basoak, txilardiak, haitzarteak edo zohikatzak bezalako habitatetan bizi diren espezieak, bai landareak, bai animaliak. Baita ingurumeneko aldaketen eragina espezieetan, eta horiek nola egokitzen diren muturreko baldintzetara: tenperatura aldaketak, elikadura urriak edo gizakiak eragindako aldaketak.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Ama Lur miresgarria. Landare eta animalia harrigarriak
  • Egileak: Amador Prieto eta Joseba del Villar
  • Argitaletxea: Sua Edizioak
  • Urtea: 2024
  • Orrialdeak: 208 orrialde
  • ISBNa: 978-84-82168-74-6

Iturria:

Sua Edizioak: Ama Lur miresgarria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.