Zergatik ez dira hondoratzen itsasontziak?

Zergatik gertatzen dira gauzak?

Zergatik ez dira hondoratzen itsasontzi erraldoiak, harri txiki bat uretara botata berehala hondoratzen den bitartean? Bideo honek itsasontzien flotagarritasunaren sekretua azaltzen du, zientziaren laguntzaz eta Arkimedesek duela 2000 urte proposatutako printzipio ospetsuaren bidez. Ez da magia, fisika baizik!

Uraren indar ikusezina lan egiten ari da etengabe, gorputz batek desplazatzen duen uraren pisuaren adinako bultzada sortuz. Horrela, forma, tamaina eta dentsitatea dira flotatzearen gako nagusiak. Baina ez bakarrik itsasontzien kasuan! Itsaspekoak, adibidez, dentsitatea kontrolatuz igo edo jaitsi daitezke uretan.

Zergatik gertatzen dira gauzakIkusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.