Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Eta betiereko gaztetasunaren iturria gure baitan balego? From within our brain and kidneys, we could have the protein of youth, José R. Pinedaren eskutik.
Itsaso Hila bakarra da munduan gauza askorengatik. Horien artean, gatz pilaketa erraldoiak daudelako. Orain bakarrik hasi gara ulertzen nola sortu ziren, eta, harrigarria bada ere, neguko hilabeteetan gertatzen dena da gakoa. How the salt giants of the Dead Sea came to be
Cern-en esperimentu batek errealitate itxura ematen dio Sajároven hipotesi bati, azal lezakeena unibertsoan materia zergatik dagoen, energia bakarrik egon beharrean. William Barterren Why our universe is made up of matter and not antimatter
Frustrazio geometrikoa deritzon zerbait dagoenean, hau da, bizileku-krisi elektronikoa, orain arte ezezaguna zen ordena mota bat sortzen da. DIPCko jendeak Dynamic and unconventional order in magnetic kagome metal FeGe
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.