Nola funtzionatzen du RFID txartel batek?

Zergatik gertatzen dira gauzak?

Autobusean edo metroan txartela makinara hurbildu, BEEP! entzun, eta listo: bidaia ordainduta. Ekintza azkar eta ia magikoa dirudi, baina atzean badago azalpen zientifiko eta teknologiko oso interesgarri bat. Nola daki makinak nor zaren edo baliozko txartela duzun, ukitu ere egin gabe?

RFID (Radio Frequency Identification) teknologiari esker gertatzen da hori guztia: irrati-uhinak erabiliz, txartelak eta irakurgailuak informazioa trukatzen dute segundo baten barruan. Bideo honetan ikusiko duzu nola jasotzen duen txartelak energia bateriarik gabe, nola bidaltzen diren datuak airez eta zergatik den sistema hori segurua. Hurrengoan BEEP! entzuten duzunean, jakingo duzu zer gertatzen ari den benetan.

Zergatik gertatzen dira gauzak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.