Esnea la letxe da
Ugaztunen ezaugarrietan pentsatzen badugu, ziur esnea datorkigula gogora. Ornitorrinkotik elefantera, sagutik gizakira, denok partekatzen dugu ezaugarri hori, baina… nola sortu zen? Eta zergatik izan zen hain garrantzitsua eboluzioan? Bideo honetan ugaztunon jatorrira egingo dugu bidaia, eta ikusiko dugu nola igaro ginen arrautzak erruten zituzten arbaso primitiboetatik kumeak esnez elikatzen dituzten animalietara.
Bidean zehar ikusiko dugu zerk egiten gaituen ugaztun: ileak, odolaren tenperatura erregulatzeko gaitasuna… eta batez ere, esnea. Baina esnearen jatorria ez da dirudien bezain sinplea. Baliteke guruin soil batek arrautzak heze mantentzeko balio izatea hasieran, eta milioika urte geroago ugatz bihurtzea. Horrela sortu zen esnea, gure historian funtsezko berrikuntzetako bat.
Gure arbasoak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.