Zer izan zen lehenengo, arrautza edo oiloa?

Zientziaren historia

1 min

Zer izan zen lehenengo, arrautza edo oiloa?

Zer izan zen lehenengo, arrautza ala oiloa? Galdera klasiko horrek milioika urteko bidaia batera eramango gaitu, Karboniferoko periodora. Garai hartan anfibioak paduretako jaun eta jabe ziren, baina gure arbasoek berrikuntza txiki baina erabakigarri bat garatu zuten: barruan ura mantentzeko gai zen arrautza bat. Mintz amniotikoa zuten arrautzei esker, lehen aldiz posible izan zen uretatik urrundu eta lehorrean arrautzak ustea hauek lehortu gabe.

Bideo honetan ikusiko dugu nola sortu zen amnioten leinua, eta nola banatu zen bi leinu handitan: sauropsidoak, gaur egungo narrasti eta hegaztien arbasoak; eta sinapsidoak, gure leinua. Permiar periodoko lehia erraldoian murgilduko gara, Dimetrodon bezalako harraparietatik hasi eta ilea zein esnea garatzen hasi ziren gure arbaso txikietaraino.

Gure arbasoak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.