Dortoka eta erbia

Zientziaren historia

1 min

Dortoka eta erbia

Esoporen alegiako dortoka eta erbia denok ezagutzen ditugu: bata azkarra, bestea geldoa. Baina zer gertatzen da ipuin hori eboluzioaren ikuspegitik irakurtzen badugu? Duela 320 milioi urte inguru bizi izan zen dortoken, hegaztien, ugaztunen eta gizakion arbaso komun bat. Handik abiatu ziren bi bide ebolutibo handi, eta gaur egun oraindik ere bizirik daude haien ondorengoak. Bideo honetan ikusiko dugu zergatik dortokak eboluzioaren misterio handietako bat diren eta zer kontatzen diguten gure arbaso urrunenei buruz.

Naturan ez da beti azkarrena, handiena edo indartsuena nagusitzen. Erbiak abiadura behar du azkarrak diren bere harrapakariengandik ihes egiteko, baina dortokak bere oskola du babeserako. Erbiak asko jan behar du bere metabolismoa mantentzeko, eta dortokak epe luzeak eman ditzake jan gabe, patxada handiagoarekin bizi baita. Erbiak erlatiboki berriak dira eboluzioaren kontakizunean, baina dortokak aspalditik datoz, euren diseinua euren bizimodurako oso ona delako. Erbia zein dortoka, biek eboluzionatu dute euren bizimodurako, eta biak iritsi dira gaurdaino. Azken finean, eboluzioan ez da helmugara lehen iristea garrantzitsua, bertara iristea baizik.

Gure arbasoak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.