Atzekoz aurrera (II)

Dibulgazio-bideoak · Gure arbasoak

1 min

Atzekoz aurrera (II)

Gure arbasoak sailaren bigarren denboraldiak gure leinuaren sustrai sakonenak arakatu ditu. Tetrapodoen jatorrian bukatu dugu bidaia, arrain-itxurako arbasoek lehorraren konkista nola hasi zuten ikusiz. Anfibioekin, igelen, uhandreen eta zezilien bidez, ikusi dugu zergatik den gure gorputz-egitura lau adar eta bost hatz adar bakoitzeko. Arrautza amniotikoaren agerpenak anfibioak eta gainerako tetrapodoak bereizi zituen, eta horrek aukera eman zigun narrastien eta ugaztunen leinuak nola banandu ziren ulertzeko.

Sauropsidoen adarrean dortoken jatorri eztabaidatua aztertu dugu, baita muskerrak, sugeak eta arkosauroak ere. Azken horien artean krokodiloak, pterosauroak eta dinosauroak agertu dira, eta dinosauroen baitan hegaztien benetako jatorria ulertu dugu, gaur egungo txantxangorria Tyrannosaurus baten ahaidea dela erakutsiz. Sinapsidoen adarrean, berriz, ugaztunen sorrera landu dugu: ilearen eta esnearen jatorria, ornitorrinkoen eta ekidnen berezitasunak, martsupialen dibertsitatea eta karenadunen hedapena. Hortik aurrera, elefanteetatik baleetara, saguzarretatik karniboroetara eta karraskarietatik lemur hegalarietara egin dugu bidea, lehen denboraldiko protagonistak diren primateetaraino heldu arte. Horrela, denboraldi honek erakutsi digu gaur egungo tetrapodo guztiak —anfibio, narrasti, hegazti zein ugaztun— arbaso komun beraren ondorengoak garela, eta biziaren zuhaitzaren adar berean kokatzen garela.

arbasoak sailaren
Irudia: Gure arbasoak sailaren bigarren denboraldiaren informazioarekin posterra. (Argazkia: Theklan – CC BY-SA 4.0 lizentziapean. Iturria: Wikimedia Commons)

Gure arbasoak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.