Ura Marten
Gizakiak aspaldidanik amestu du beste planeta batzuetan bizitzeko aukerarekin, eta Marte da aukera erakargarrienetako bat. Baina horretarako ezinbesteko baldintza bat dago: ura. Azken hamarkadetan egindako aurkikuntzek erakutsi dute planeta gorria ez dela uste bezain lehorra, eta horrek astrobiologiaren nahiz etorkizuneko espazio-esplorazioaren ikuspegia errotik aldatu du.
Gaur badakigu Marteren lurrazalean harrapatuta ura dagoela, eta aurkikuntza horrek planetaren iraganari eta etorkizunari buruzko galdera berriak sortu ditu. Izan ere, urak bizia egoteko aukerarekin lotura zuzena du, eta, aldi berean, etorkizunean gizakia planeta gorrian bizitzeko aukerari buruzko ikerketetan funtsezko elementua da.
XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.