AA sorztailea
Adimen artifiziala aspaldidanik izan da zientzia-fikzioan behin eta berriro jorratu den gai bat, baina azken urteotan errealitate bihurtzen hasi da. Bereziki, adimen artifizial sortzailearen garapenak jauzi teknologiko ikusgarria ekarri du, testuak, irudiak, musika eta beste hainbat eduki sortzeko gai diren sistemak garatuz, eta alor ugaritan aplikazio berriak zabalduz.
Aurrerapen horien oinarrian ikasketa automatikoa (machine learning) eta ikasketa sakona (deep learning) daude. Datu kopuru handiak aztertzeko eta haietatik ikasteko gai diren sare neuronal artifizialei esker, makina hauek gero eta zeregin konplexuagoak bete ditzakete. Horregatik, askoren ustez, teknologia honek aro digital berri baten hasiera markatzen du.
XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.