Ardipithecus ramidus

Dibulgazio-bideoak · XXI. mendeko mugarri zientifikoak

1 min

Ardipithecus ramidus

Gizakiaren jatorria ulertzea zientziaren erronka handienetako bat izan da beti. Eboluzioaren teoriak espezieen bilakaera azaldu zuen arren, oraindik galdera asko daude gure arbasorik zaharrenei buruz. Azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzitsuenetako bat Ardi izeneko fosilarena izan da, giza eboluzioaren lehen urratsak hobeto ezagutzeko aukera eman duelako.

Ardi, Ardipithecus ramidus espezieko emea, duela 4,4 milioi urte bizi izan zen gaur egungo Etiopian. 2009an haren aztarnen azterketa argitaratu zenean, argi geratu zen uste baino askoz lehenago bazirela bi oinen gainean ibiltzeko gai ziren homininoak. Aurkikuntza horrek gure eboluzioaren hasierari buruzko ikuspegia aldatu zuen, eta Ardi giza leinuaren lehen ordezkarietako bat bihurtu zuen.

XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.