Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Ahotsa galtzea ez da txantxetakoa den gauza bat. Imajinatu zelako egoera kaxkarrak biziko zenituzkeen bi egun hitz egin gabe egonez gero. Horregatik da hain garrantzitsua in vitro sortu den ahots-korden lehen ehuna. Rosa Garcia-Verdugok kontatzen digu: Restoring my voice.
Zoofilia? Xenofilia? Zergatik ditu espezie batek sexu-harremanak beste espezie batekin? Ignacio Amigo eta Having sex with another species.
Michael Faraday fisikariak elektrizitatea eta magnetismoaren arteko harremanari buruz botatako ideien ostean, beharrezkoa izan zen Maxwell bezalako jenio batek matematikoki irudikatzea ideiok ulergarriak izateko. Paradoxikoki DIPCko testu honek ez du formula matematiko bakar bat ere: Clearly placed before the mathematical mind.
Triangulazioa oso gauza baliagarria da ordenagailu bidezko grafikoetarako. Honen ikerketan oso interesgarriak dira sortzen diren poligonoen ertz aldaketak (flips), eta baita aldaketa hauekin egin daitezkeen konbinazioak ere. David Ordenek, arlo honetan aditu handi bat izandako Ferran Hurtadori eskaintzen dio artikulua: “Flip me to the moon”.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.