Ezjakintasunaren kartografia #109

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

RBG-LED-640x474

José Vioscak Leonardo da Vinci dakarkigu neurozientzialari gisa A Renaissance brain artikuluan.

Hizkuntzaren eboluzioari buruzko haren artikulu-sortan, Pablo Bernabéuk egituretan jartzen du arreta, hizkuntzak oinarri dituen egitura mental eta anatomikoetan: Language evolution (2): What’s behind the emergence, use and change of language?

Gure bizitza inbaditu dute erdieroaleen bi aplikaziok: LEDs argiek eta korronte alternoko artezgailuek. DIPCk biei buruz hitz egiten digu: Semiconductor devices: LEDs and rectifiers.

Ugaztunen espezieen %25 saguzarrak dira. Saguzar espezie guztiek ez dute hibernatzen. Egun, Iparramerikako ekialdeko kostaldean hibernatzen duten saguzarrek onddo baten erasoa pairatzen ari dira. José Ramón Alonsok kontatzen digu: Hibernation and white-nose syndrome.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko..