Jupiter gure eguzki sistemako planetarik handiena da. Barne planetak eta kanpo planetak banatzen dituen asteroideen gerrikotik gertuen dagoen lehenengo Gas-Erraldoia da. Handiena izan arren, eta gure planetatik begi hutsez ikus daitekeen arren, misterio handiak gordetzen ditu planeta honek. Misterio hauetako batzuk #KZJaian sareratu dira, Twitterreko txioen moduan. Oraingo honetan, #KZJaiaren hasieratik sareratutako mezu guztien bilduma dakarkizuegu, kaleratutako ordenan (zaharrenetik berrienera, alegia). Besterik gabe, mezuekin gelditzen zarete.
- Jupiter gehiago ezagutu nahi? Jarraitu #KZJaia 8tik aurrera. Gaur Jupiterren oposizioa: Lurra, Jupiter eta Eguzkia artean. Gauen adi zerura!
- JUPITER Eguzki Sistemako planetarik handiena da. Bere barruan 1321 Lur sartuko lirateke! Berea da ilargirik handiena ere: Ganimedes. #KZJaia
- JUPITER EGUZKIAREN INGURUAN? EZ Jupiter handiak eta Eguzkiak, honen kanpo dagoen puntu baten (masa-zentroa) inguruan biratzen dute. #KZJaia
- Jupiterrek, Eguzki Sistemako egunik laburrenak ditu: 10 ordu! Oso handia eta oso azkar biratzen, zorabiatzeko moduan! #KZJaia
- Jupiterren egunak 10 ordukoak dira. Eguzki Sistemako laburrenak! Planetarik handiena eta arinen bira egiten duena. Izugarria! #KZJaia
- JUPITER GASEOSOA DA Ez dauka gainazal solido zehatzik! Osatzen duten elementuak ez dira kondentsatzeko gai daukan tenperaturan. #KZJaia
- Jupiterrek gainazal solidorik ez badauka… zer ikusten dugu? KOLOREDUN HODEIAK #KZJaia Celestia-ren eskutik http://ow.ly/i/4iHro
- EURIAK KOLORE DESBERDINAK DITU Jupiterren 3 hodei-geruza daude, H2O, NH4SH, NH3-z osatuta. Kolore desberdinetako euria sortzen dute. #KZJaia
- GREAT RED SPOT Jupiterren ezaugarririk nabarmenena. Obalo Antizikloikoa da. Lurra baino bi aldiz handiagoa! #KZJaia http://ow.ly/i/4kJJt
- #KZJaia ORBAN GORRI HANDIA Jupiterren lehen behaketa zehatzean ikusi omen zen, XVII. mendean. Modeloen arabera milurteko anitz iraun dezake.
- JUPITER Orban Gorri Handiak 7 egun behar ditu bere buruaren inguruan bira oso bat egiteko. Haizea, bere ertzean, 400 km/h-koa da! #KZJaia
- JUPITER Aurorak eta tximistak sortzen dira. Ekaitzek Lurrean astebeteko bizitza duten bitartean, bertan urteak edo mendeak diraute! #KZJaia
- JUPITER Haize maximoa 600 km/h-koa da! Haizearen profila banda horizontalekin bat dator! #KZJaia NASA-ren irudia: http://ow.ly/i/4nL2I
- MARKA BERRI BAT Jupiterrek eremu magnetiko handiena dauka, Eguzkia salbu. Lurrekoa baino 10 aldiz handiagoa! #KZJaia http://ow.ly/i/4qjtw
- JUPITER BAINO GEHIAGO Jupiter, planeta bera baino gehiago da. 60 ilargi baino gehiago ditu inguruan biraka! #KZJaia http://ow.ly/i/4qjTv
- SATELITE GALILEARRAK Jupiterren satelite handienak eta Galileo Galileik lehenbizi behatu zituen. Ío, Ganímedes, Europa eta Calisto. #KZJaia
- Jupiter eta bere satelite galilearrak Lurretik ikusita Urtarrilaren 11ean @JMPerezAlarcon k egindako argazkia #KZJaia pic.twitter.com/tgGaXrLaui
- JUPITER; SATELITE GALILEARRAK Galileoren aurkikuntza “Sidereus Nuncius” liburuan kaleratu zen. Zientzia dibulgazioan lehena omen da! #KZJaia
- SATELITE GALILEARRAK Keplerren 3. Legearen froga enpirikoa! Jupiterrekiko distantzia eta bere inguruan biratzeko abiadura ezagututa. #KZJaia
- 1676. urtean Jupiterren Ío ilargiaren eklipseak “aurreratzen/atzeratzen” ziren, Jupiter eta Lurra arteko distantziaren arabera. O. Roemer-ek, portaera bitxi honi azalpen egokia eman zion. Argiaren abiadura ez da infinitua! Ordura arte uste zen bezala. #KZJaia
- Newtonek, Jupiterren satelite galilearren orbitak behatuz, planeta erraldoiaren masa eta dentsitatearen estimazio bat egin zuen. #KZJaia
- ÍO: JUPITERREN SATELITEA Sumendiz beteta, Eguzki Sistemako tokirik aktiboena da 17 km-ko altuerako mendiekin! #KZJaia pic.twitter.com/RDqnRwYaXM
- EUROPA: JUPITERREN ILARGIA Gainazal azpian ur likidoa dagoela uste da Bizitza aurkitzeko tokirik aproposena! #KZJaia pic.twitter.com/HOcWooqo8T
- EUROPA JUPITERREN ILARGIA Izen egokia! Ura dago, izotz eta likido moduan. Eguzki Sistemako lekurik aproposena bizitzeko. Joan nahi? #KZJaia
- GANIMEDES JUPITERREN ILARGIA Eguzki Sistemako ilargirik handiena da. Gainera… Merkurio baino handiagoa da! #KZJaia pic.twitter.com/zSgb02pDl1
- CALISTO ZAHARRA Jupiterren ilargi honen gainazala kraterrez beterik dago Eguzki Sistemako zaharrenetariko da.
#KZJaia pic.twitter.com/cGzSMc7RBN
- ILARGI GALILEARRAK Zientziak dio: ESKERRIK ASKO! Teoria heliozentrikoa, Keplerren 3. legea, argiaren abiadura
#KZJaia pic.twitter.com/T5pYMidVzF
Egileaz: Maialen Martija (@MartijaMaialen) Tecnaliako ikertzailea da eta Euskalmeteko kidea.
Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du.
2 iruzkinak
[…] Maialen Martija Jupiter gure eguzki sistemako planetarik handiena da. Barne planetak eta kanpo planetak banatzen dituen asteroideen zinturoitik gertuen dagoen lehenengo Gas-Erraldoia da. Handiena izan arren, eta gure planetatik […]
[…] Pm (Z=61): “Jupiter erraldoia“. Jupiter gure eguzki sistemako planetarik handiena da. Lurretik begi hutsez ikus daitekeen […]