Ezjakintasunaren kartografia #114

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasuanren kartografia 114

Kaosaren ideia intuitibo bat egiteko berau irudikatu edo entzun dezakegu. Pablo Rodríguezek diosku zelan egin The sound of chaos artikuluan.

Korapilatze kuantikoaz jarduteko orduan agertzen diren begizten artean, batek konnotazio filosofiko sakonak ditu, aukeramenarenak. Honen ostean superdeterminismoa ezkutatzen da. Daniel Manzanok azaltzen digu: The loophole-free quantum entanglement experiment (4): The free will loophole.

Gadolinioa duten materialen egiturek azaleko fenomeno interesgarriak sor ditzakete. Horietako bat da, ferroiman baten aurkakoa ferromagnetismoa agertzea. DIPCk kontatzen digu: Itinerant ferromagnetism at the surface of an antiferromagnet.

Azaleko azterketa bat eginez eman dezakeen kontra, bakardadea obesitatearekin parekatu daitekeen osasun publikoko arazo bat da. José Ramón Alonsok kontatzen digu Lonliness artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.