Dozena erdi ariketa 2018ko udarako (6): Zein da laukiaren azalera?

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko asteazkenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Hona hemen gure seigarren ariketa: zein da laukiaren azalera?

6) ABC triangeluaren azalera 12 cm2 da. Baldin AN=NM=MC, XB=BM eta YB=BN badira, zein da XYCA laukiaren azalera?


Ariketak Frantziako CNRSren blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik daude hartuta.

3 iruzkinak

  • Lauki bat bada, pentsatu dut (ez dakit zuzena den nire arrazonamendua) AX eta AC aldeek luzera berdina dutela . Orduan, ABC hirukiaren areatik atera dezakegu, 12cm2=AC^2/4
    AC luzeera 6.92 cm. Honela, XYCA laukiaren area honako hau azaltzen zait.
    Area XYCA=(6.92^2)-(6.92*(6.92*2/3)/2=32cm^2

  • Milla esker erantzunarengatik, baina lenengo hirurak ez nintuen egin. Bakarraik azkenengo hiruretan parte hartu dut, eta ez dakit denetan fin egon naizen erantzunetan eta erantzunen demostrazioak aurkezteko lanetan. Seguru ba dagola nirea baino azalpen elegnateagorik. Dena den, interesgarria izan da parte hartzen saiatzera.
    Milla esker gure garunak astindu arazteagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.