Juan Ignacio Pérez Iglesias
Egilearen artxiboa 126 artikulu
Bidaian eta, zehazkiago, mendebaldeko Tibeten eta Changtang goi ordoki babesgabean zehar –batez besteko altuera 5.000 metro da–, Harrer eta bere kide Peter Aufschnaiterrek gorriak ikusi zituzten. Liburuko pasarte batean honako hau dio: “Egunean behin haragia egosten dugu eta ontzitik bertatik […]
Erlijioek balio kulturalak baldintzatzen dituzte
Kristauen eta Liburuko beste erlijioen edo beste Abrahamdar erlijioen –musulmanak eta juduak– jarraitzaileen arteko distantzia kulturala txikiagoa da hinduekin, taoistekin, antzinako erlijioetako fededunekin eta erlijio espiritualistetako fededunekin eta paganoekin baino. Bestalde, tradizio desberdinetako kristauen balio kulturalak nahiko antzekoak dira, batik […]
Generoa, identitatea eta estereotipoak zientziaren eta teknologiaren komunikazioan
Hazten doazen heinean, haurrek gero eta hobeto ulertzen dute bizi diren gizarte ingurunea, eta, aldi berean, beren nortasunaren zentzua garatzen dute, batez ere, haiek batzen eta besteetatik bereizten dituzten ezaugarriei dagokionez. Talde bateko kide izateak asko baldintzatzen ditu gizarte errealitatearen […]
Altruismorako arrazoiak
Hiru arrazoi hartzen dira aintzakotzat janaria partekatzeak merezi izateko. Lehenengoa ahaidetasunaren araberako hautaketa da. Horri jarraikiz, onuragarria da geneen zati bat partekatzen duten pertsonekin (ahaideekin) altruista izatea, horrela ondare genetikoaren zati batek irautea errazten baita. Bigarrena, bizkarroikeria onartua. Hori gertatzen […]
Otso-politikak
Gai honetan, interes gatazka argia da. Alde batetik, mugimendu kontserbazionistak eta ekologistak daude. Mugimenduok presioa egiten dute naturaguneak ez zik, iraganean toki horietan zeuden espezieak ere lehengoratzeko politikak ezar daitezen, ehizaren eta beste giza jarduera batzuen ondorioz, espezie horien kopurua […]
Beste garai bateko ipuinak, eta garai honetakoak
Azterketa biologikoak espezieen sekuentzia genetikoen –edo leinuen– alderaketan oinarritzen dira; horrela, haien historia marrazten da. Informazio genetikoa belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, baina, batzuetan, DNAren kateak mutazioak izaten ditu erreplikatzean, eta leinu berriak sortzen dira, jatorrizkoaren ondoz ondoko adarkaduren ondorioz. Hizkuntzen […]
Erakusteko kontsumoa
Gure diru-sarrerak ez dira baliabideez egiten dugun erabilera baldintzatzen duten bakarrak. Izan ere, lan egiten dugun erakundean dugun kokapen hierarkikoak edo mailak eta erakunde horren barruan dagoen soldata-desberdintasunaren graduak ere eragina dute hartzen ditugun gastu-erabakietan. Ezaguna da desberdintasun ekonomiko handiko […]
Tximino garestiak gara
Ugalketaren gaineko kontrol artifizialik egiten ez den herrietan, gizakiek ume gehiago dituzte eta gainerako hominidoenak baino handiagoak dira. Urte gehiago ere bizi gara, 60 kg inguru dituen ugaztun batengandik espero zitekeena baino dezente gehiago eta gehiago bizitzeko, energia-baliabide gehiago erabili […]
Laguna nor den baizik lagunak izatea da benetan garrantzizkoa
Robin Dunbar britainiarrak berriki zuzendu duen ikerketa batek neska-mutilen gizarte harremanen alderdi batzuk argitu ditu, baita batxilergoko ikasketen amaiera eta unibertsitate ikasketen hasiera barne hartzen dituen 18 hilabeteko aldian izaten dituzten gorabeherak ere. Adibidez, ikerketak ezagutarazi zuen ikasleen gizarte-sareko pertsonen […]
Bolortsetseg Minjin, Tarbosaurus generoa aberriratu zuen paleontologoa
Kasualitatez aurkitu nuen Bolortsetseg Minjin izena, Elsa Panciroli eskoziar paleontologoaren Beasts before us liburuan aipatuta ikusi nuenean. Testuan, ugaztunen lehenengo arbasoen eta mota horretako lehenengo ordezkarien eboluzioa aztertzen da. Kontua da, laster ikusiko dugun moduan, Mongolian eta, zehazkiago, Gobi basamortuko […]