Inurri esklabista batzuek esklabo bilakatzen duten espezieko langileak harrapatzen dituzte, eta haien koloniara daramatzate, haientzat lan egin dezaten: haien kumeak zaintzen dituzte, defendatzen laguntzen diete, elikagaiak bilatzen dituzte eta koloniak garbi mantentzen dituzte. Ohikoena da garapen fase oso goiztiarretan harrapatzea […]
Jebel Sahabako hilobietan Qadan kulturan ohikoak ziren harrizko tramankuluak ere bazeuden. Hauek, gorputzean ehun bigunek hartu zuten tokietan zeuden eta, batzuetan, hezurretan bertan sartuta. Posizio honen arabera, tresnak ez ziren hilobi-objektuak; gainera, lurperatutako gizabanakoak ez ziren Qadan kulturakoak, beste kultura […]
Teknika horren bidez erregistratutako garun jarduera gailu robotikoei edo, oro har, makinei aginduak emateko erabil daiteke, dagokion subjektuak bere kabuz egin ahalko ez lituzkeen gauzak egiteko. Pentsatu, adibidez, elbarritasun baten eraginez besoak mugitu ezin dituen edo, besterik gabe, besorik ez […]
Zaporearen errezeptoreak, beste zentzumen-errezeptore batzuekin gertatzen den bezala, belaunaldiz belaunaldira aldatzen joaten dira. Zaporeen errezeptoreak estimulatzen dituzten substantzien kontzentrazioarekiko sentikortasuna aldatu egiten da denboran zehar. Aldaketak noizbehinkako mutazioen ondorioz gertatzen dira eta horiek, aldaketak eragiten dituzte egituran eta, zenbait kasutan […]
Oinarrizko bost zapore daudela esaten dugu, baina agian baten bat gehiago egongo da. Zapore horietako bakoitzarentzat errezeptore bat edo gehiago identifikatu dira. Zapore gozoa –bi sentsore ezagutzen dira– jaiotzen garenetik gustatzen zaigu, elikagaiek energia kopuru handia dutela adierazten digulako. Horien […]
2018an, munduan 97 milioi tona (Mt) arrain, krustazeo eta molusku harrapatu ziren. Hazkuntzaren bitartez 82 Mt ekoitzi ziren. Beraz, animalia urtarren ekoizpen osoa 179 milioi tonakoa izan zen. Kopuru horretatik 22 Mt arrain irinak eta olioak ekoiztera bideratu ziren, beraz […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Tenperaturak eragin handia izan dezake animalien jardueran. Erreakzio kimikoen abiadura tenperaturaren men dago, honen araberakoa da; beraz, erreakzio kimikoetan oinarritutako funtzio guztiak tenperaturaren araberakoak dira; hori gertatzen da muskulu-uzkurdurarekin edo hesteetako mantenugaien xurgapenarekin, adibidez. Horregatik, tenperatura […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Moby Dick eleberrian idatzi zuen Melvillek “zeroiak zazpirena arnasten du bakarrik, beraien garaiko igandea”. Hala, Melville zetazeo odontozeto handi honek ur azpian egoteko duen sekulako gaitasunaz ari zen. Izan ere, kaxaloteak, gainerako zetazeoak bezala, urpekari bikainak […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Gizakiok gustuko dugu istorioak konta diezazkigutela. Narrazioak gustatzen zaizkigu. Eta batzuek gustuko dugu ere istorioak kontatzea. Ez dira bakarrik elkarri ahoz kontatzen dizkiogun istorioak. Irakurri ere egiten ditugu. Edo, gero eta gehiago, telebista edo irrati programetan […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Joakim Weill ekonomialariak, Kaliforniako Unibertsitateko (Davis) kideak, 2020aren amaieran Ameriketako Geofisika Elkartean aurkeztu zuen komunikazio batean adierazi zuenez, baliteke azken hamarkadetan Costa Rican eta Panaman gertatutako malaria agerraldi gogorrak anfibioen populazioen murrizketen ondorio izana. Jatorri geografiko […]