Formen matxinada (2004) liburuan, Jorge Wagensbergek fisikariak erakutsiko dizu -erakutsi, ez irakatsi- forma sinple bakan jakin batzuen konbinazioz egina dela mundua. Liburu hau irakurriz gero, akabo ikusten ohituta zeunden mundua. Ezer ez da berdina izango; ez mundu bizigabea, ez bizidunena […]
Horren aztarnak ikus ditzakegu, adibidez, gaztelaniako hainbat hitzetan. Esate baterako, «lunático» hitzaren definizio hauxe eman zuen Espainiako Errege Akademiak: «Eromena duela, ez jarraitua, baizik eta tarteka». Hitza latineko «lunatĭcus» terminotik dator, eta antzinatik erabiltzen zen (ustez) ilargiaren zikloengatik jokaera arraro […]
2022ko azaroaren 15ean munduko biztanleriak 8.000 milioiko langa gainditu zuen. Azken hamarkadetan populazioak hazkuntza egonkorra izan du eta, gutxi gorabehera, hamabi urtetik hamabi urtera mila milioi pertsona gehiago izan gara munduan. Alabaina, joera hau moteltzen hasi da eta adituek 2080 […]
Lab-on-a-Chip motako gailuetan, laborategian berez egiten den funtzio bat edo batzuk integratzen dira tamaina milimetrikoko txip bakar batean. Esparru horretan, emaitza onak lortzen ari dira odoleko biomarkatzaileak detektatzeko diagnostiko-probetan. Mikrofluidikak oso ekarpen handiak egin ditzake analisian eta gailu medikoetan, oso […]
Zelula metastasikoak, minbizia beste organo batzuetara daramatenak, isolatuta mugitzen zirela uste zen orain arte. Ikerketa berri batek errealitate askoz ere ikaragarriagoa agerian utzi du: odol-fluxuan dabiltzan minbizi-zelulen superkumuluak. José R. Pinedaren Cancer cell clusters to foster metastatic spread. Historian gehien […]
Emakume zientzialariek esandako hamabost esaldi zerrendatu ditugu. Esaldi horietan suma daiteke bakoitzak zer diziplina jorratu duen eta, agian, pixka bat ikertuz, aipuaren atzean nor dagoen asmatuko dugu. Laguntza osagarri gisa, esaldien hamabost egileak agertzen dira irudian, baina ez nahitaez aipuen […]
Txakurrak, etxekotutako beste animalia batzuk bezala, gizakiarekin lotu ziren seguru aski komentsalismo harremanen bidez. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz gauzatu zen harreman hau, baina duela hamabost mila urte izan omen zen, gutxienez. Txakur horietako batzuekin, gainera, gure arbasoek komentsalismotik haragoko harremanak […]
John Allen Paulos matematikariak egungo gizarteak matematika eguneroko bizimoduan ulertzeko dituen arazoak aurkezten ditu bere Zenbakirik gabe bizi (1988) liburuan. Bizi ote liteke inor letrarik gabe? Bai, jakina, baina bere izena du horrek: analfabetismoa. Zenbakirik gabe bizitzea, ongi begiratuz gero […]
Gizakiok, industrializazioaren hastapenetatik, modu linealean diseinatu genuen gure produktuen ekoizpena; baliabide finituak erabili ditugu materialak ekoizteko eta ondoren berrerabili ezin diren hondakinak sortu ditugu. Ibilbide hori krisi latzen kausa da: kutsadura kimiko eta atmosferikoa, klima-aldaketa, biodibertsitate-galera eta energiaren, ur gezaren […]
Diapasoi baten tonua lima soil batekin zehaztu ahal da. Haren besoen punta gastatuz gero, masa gutxitu egingo da, eta tonua altuagoa izango da. Bestalde, haren oinarria (besoak heldulekuarekin lotzen direneko lekua) lixatuz gero edo metala pixka bat berotuz gero, bere […]