Egilearen araberako artxiboa: Zientzia Kaiera

<span property="name">Zientzia Kaiera</span>

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Egunen baten, kotxeak bakarrik gidatzen badira uneoro non dauden jakin beharko dute eta hau, erronka teknologiko handia da. Baliteke baieztapen honek harritu izana eta seguruenik GPSan pentsatzen egongo zara. Baina GPSak bi metroko akatsa izan lezakeenean, kale bat lokalizatzeko ondo egon daitekeena, baina errore horrek bizia eta heriotzaren arteko diferentzia suposatu diezaioke […]

Antonio Cantó Leicesterko Unibertsitateko Geologia Sailak zuzenduta, berriki plazaratu da lan bat[1], nahiko jakin-mina handia piztu didana: etorkizuneko aztarna arkeologikoak teknofosiltzat jo ditzakegu. Benetan ari naiz, ez da izen-aldaketa deigarri bat bakarrik.
Egileek diote Arkeologian erabili izan den aztarnategi kontzeptua eraldatua gertatuko dela: azken bi mendeetan eta bereziki XX. mendearen erdialdetik aurrera, hala eragin dute bai giza populazioaren […]

Amaia Portugal
Indiako Ozeanoak 73 milioi kilometro karratu baino gehiago du azaleran, eta ia lau mila metroko sakonera batez beste. Ustez bertako uretan galdu den Malaysia Airlines konpainiaren hegazkina 63,7 metro luze da, eta 60,9 metro zabal hego baten muturretik bestera; itxura guztien arabera puska txikiagoetan zatituta dago, gainera. Nola bilatu orratz bat, halako lastategi erraldoi batean?
Estatuek eta zenbait […]

Juan Ignacio Pérez “Hiru lagun hil ziren atzo, muskulu paralisi orokorraren ondorioz. Fugu platera bat etxean jan ondoren gertatu zen ezbeharra”. Hori bezalako titularra askotan irakur daiteke Japoniako egunkarietan. Ez dira gutxi -100 eta 200 artean zenbait neurketa kontserbadoreen arabera- urtero elikatze-intoxikazio baten ondorioz hiltzen diren japoniarrak. Intoxikazioa sortzen duen janaria ez dago egoera txarrean, eta ez dagokio marea gorrien […]

Ikerketa batek albo batera utzi du hipotesi bat, zeinak baitio itsas mailaren jaitsierak eragin zuela berotze global hori
Egungo berotze globalak biziagotu egin du komunitate zientifikoak erregistro geologikoei buruz duen interesa, erregistro horiek informazio garrantzitsuaren fitxategia baitira garai bateko aldaketa klimatikoen eragin fisiko eta ekologikoak ulertzeko. UPV/EHUren Paleogenoaren Ikerketa Taldeak Paleozeno-Eozenoko Gailur Termikoan (PETM), duela 56 milioi urte, itsas mailak […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.
2012an Uppsalako Unibertsitateko ikertzaileek Afrikako Hegoaldeko 11 herrietako 220 pertsonen aldaera genetikoa aztertu zuten, hauen harremanak eta diferentziak antzemateko. Ikerketak […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Zein da bero-makina batek izan dezakeen tamainarik txikiena? Erantzun posibleari erreparatuz gero, ikusiko dugu hau termodinamika klasikotik haratago doala, faktore kuantikoak parte hartzen dutelako. Guzti hau eta beste hainbat gauza interesgarri kontatzen dizkigu Daniel Manzanok Quantum thermal machines-en.
Aukeramena da filosofiaren arazorik klasikoenetarikoa. Filosofia gainditzen duen kontua da hau, ondorio etikoak […]

Euskal Herriko akuiferoen ura kalitate onekoa al da? Zelako eragina daukate lurrean burutzen ditugun jarduerek lurrazpiko uretan? Nolako ondorioak izango ditu klima-aldaketak ur zikloan? Iñaki Antiguedad UPV/EHUko Hidrogeologiako katedradunarekin hitz egin dugu gai hauetaz ‘Zientzialari‘ ataleko laugarren emanaldi honetan.
Ekimen honekin, euskal zientzialarien ahotsa zabaldu nahi dugu gizartean, euren ezagupenak gurekin partekatu ditzaten.

Zientzialari 04 – Iñaki Antigüedad […]

Zure izena José Cardero edo Felipe Bauzá izan balitz, aukera izango zenuen oso ezagunak ez diren esplorazio batzuetan parte hartzeko. Izan ere, Sutil eta Mexicana goletak hainbat toki exotikotara joan ziren: Nutka, Alasca (horrela idazten baitzen garai hartan), edo Bahia Botánica. Literaturak sortutako Barsoom izeneko toki hura, Carl Saganek deskribatu zuen Cosmos izeneko sortaren 5. atalean. Toki hura buruan zuela, […]

Juan Ignacio Pérez
“Natur Zientzia Hobetzeko Londresko Erret Elkartea” (Royal Society of London for Improving Natural Knowledge), horixe da Erret Elkartea izen laburrez ezaguna dugun zientzia-elkarterik garrantzitsu eta zaharrenetako bat. Ofizialki 1662an sortu bazuten ere, lehenagotik elkartzen ziren gero elkartea bera sortuko zuten zientzialariak. Bilerak 1645ean hasi ziren, eta astean behin elkartzen ziren. Normalean, gai […]