Kanadan 2000. urtean erori zen meteorito baten aztarnak aztertu ditu Tokioko Unibertsitateko ikerketa-talde batek. Duela milioika urte espazioan egon zitezkeen ur-aztarnak ikertu nahi izan dituzte azterketa horren bitartez. Aste honetan bertan argitaratu dira ikerketa horren emaitzak Nature Communications aldizkarian. Teoria […]
Imajinatu, une batez, unibertsoa ez dela guk gaur egun ezagutzen dugun modukoa. Imajinatu ez dela landarerik existitzen, ezta inolako animaliarik ere ez. Joan gaitezen urrunago. Imajinatu, segundu batez bada ere, ez dela planetarik, asteroiderik edota izarrik existitzen. Hau da, pentsatu […]
Goi Eozenoko (orain dela 37 milioi urte) Microchoerus primate baten fosilaren aurkikuntzak (masailezurreko bi zati) zuzendu du zientzialariek zuten iberiar penintsulako mendebaldeko faunaren gaineko ezagutza. Bi zati horiek penintsula eta Europako fauna ugaztunen arteko lotura baieztatu dute goi Eozenoan zehar […]
Agintari batzuek lehenengo aldiz debekatu dute bakterio baten gene kodea plazaratzea. Clostridium botulinum mikroorganismoaren andui berri batez ari gara. Mikroorganismo honek oso ezaguna den toxina botuliniko hilgarria ekoizten du. Munduan den gairik hilgarrienetakoa dugu toxina hau, proteina izaerakoa bera. Izan […]
Gaizki sentitzen naiz. Hilabete inguru daramat honela eta ez zait pasatzen. Kilo mordo bat galdu ditut dagoeneko. Arraroa da hau dena. Inoiz baino gehiago jaten dut baina ezinezkoa zait gizentzea. Gainera, oso ahul nabaritzen dut nire gorputza. Gaur, futbol partida […]
Erretako eremuen kartografia automatizatzea ahalbidetuko duen algoritmo bat (edo batzuk, bakarrarekin egitea ezinezkoa bada) definitzea da Aitor Bastarrika irakasleak (Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Geomatika eta Topografia atala) zuzentzen duen ikerketa proiektuaren xede nagusia. Mundu osoko hainbat ekosistemetan izandako baso suteen […]
MC1R genearen menpe dago, zati batean behintzat, larruazal ilunagoa edo argiagoa izatea eta ilearen kolore bat edo beste bat izatea. Melaninaren sintesia arautzen duen gene hori askotarikoagoa da eurasiar populazioengan afrikarretan baino. EHUko Santos Alonso ikertzaileak zuzendutako azterlan batek agerian […]
Jon Mattin Matxain Gaur egungo gizarteko ia edozein esparrutan (Kimika fakultateetako ikasleen artean eta hein batean irakasleen artean ere) Kimika esperimentala den galdetuz gero, gehiengo nagusiak baietz erantzunen luke, dudarik gabe. Kimikariak laborategian lanean irudikatzen ditugu, osagai kimikoak nahasten, bata […]
Ornitologoek aspaldi dakite sorbeltza oso bizidun bitxia dela. Behaketa eta neurketei erreparatuta, sumatzen zuten hegazti hauek gai zirela airean denbora tarte luzeak emateko, lurra ukitu gabe edo habiara jaitsi gabe. Uste zuten lo ere airean egiten zutela, hegaka biribilak egiten […]
Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pneumologia Pediatrikoa zerbitzuan egindako ikerketan, Paula Corcuera Elóseguik, Haurren Pneumologiako mediku-ondokoak, ikertu du zenbateraino den baliagarria botatako oxido nitrikoaren maila neurtzea haurren asmaren diagnostikoa eta tratamenduaren monitorizazioa eta jarraipena egiteko proba osagarri gisa. Proba erabilgarria dela frogatzeaz […]