Solasaldiak Iruñean: “Pandemiak irakatsi diguna”

Ekitaldiak

Pandemiari aurre egiteko indarrean jarri diren murrizketa gehienak bertan behera geratu dira. Urte eta erdi igaro da etxeko itxialdia agindu zenetik eta, datozen hilabeteetan izango duen bilakaerari buruzko ziurgabetasunik ez badago ere, okerrena, gutxienez osasun aldetik, badirudi jada gainditu dela.

Hemendik aurrera, iraganiko hilabete hauetan bizitakoaz pentsatzeko garaia da eta baliogarriak izango diren irakaspenak ateratzen saiatu behar dugu etorkizunean sor daitezkeen hau bezalako antzeko egoerei ahalik eta baldintza onenetan aurre egin ahal izateko. Horretarako, Jakiundek, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, diziplina ezberdineko adituek parte hartuko duten jardunaldi publikoak antolatu nahi ditu.

Elkarrizketak, esperientzia eta ezagutza esparru desberdinetatik abiatuta, ikuspuntu eta ideia berriak ekar ditzake, elkarrizketan esku hartzen dutenak diziplina berekoak direnean erraz sortzen ez direnak hain zuzen ere. Izan ere, aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu.

Lehenengo bi saioak Iruñako Nafarroako Museoan izango dira datorren ostegunean eta ostiralean, urriaren 21 eta 22an, honako programa honen arabera:

Urriaren 21ean, osteguna:

Imma Aguilar Nàcher, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioko (FECyT) zuzendaria.

Itziar Alkorta Idiakez, Zuzenbide Zibileko irakaslea, UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria eta Jakiundeko kide urgazlea.

Ignacio López Goñi, Mikrobiologiako irakaslea eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoko zuzendaria.

Urriaren 22an, ostirala:

Adela Asúa Batarrita, UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko irakasle emeritua, Auzitegi Konstituzionaleko magistratua (2011-2017) eta Estatu Kontseiluko kide iraunkorra.

Antonio Moreno Ibáñez, Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia eta Finantzetako irakaslea.

Isabel Sola, Bioteknologiako Zentro Nazionaleko (CSIC-UAM) ikerlaria, Carlos III.aren domina eskuratu berria.

Iciar Astiasarán, Jakiundeko presidenteordeak, Nafarroako Unibertsitateko Bromatologia eta Nutrizio irakaslea eta ikerketa ikerketako errektoreordea, moderatuko ditu bi hitzaldiak.

Solasaldiak Iruñean: “Pandemiak irakatsi diguna”

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:00etara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude