Dioxinak: mugarri historikoak, erraustegiak eta Zaldibarko zabortegia

Ekitaldiak

erraustegiak

Dioxinek eta furanoek 210 konposatu kimiko ezberdineko familia osatzen dute, literatura zientifikoan “kidekoak” zirela esan den arren sarritan eta, kasu batzuetan, benetan toxikoak dira nahiz eta dosiak oso txikiak izan.

Izan ere, dioxinak eta furanoak nazioartean onartutako 12 kutsatzaile organiko iraunkorretako bi dira. Azpiproduktu horiek ez dira inoiz helburu komertzialekin ekoitzi. Horien jatorria herbizida edo intsektiziden produkzioarekin, industria edo erraustegiekin lotutako giza jarduerarekin eta sumendien edo suteak bezalako fenomeno naturalekin erlazionatuta dago.

Hortik abiatuta Yanko Iruin Zientzia Kimikoetako doktoreak dioxinen historia aztertuko du Dioxinak: mugarri historikoak, erraustegiak eta Zaldibarko zabortegia hitzaldian, Iurretako Udal Liburutegiak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Agora, Ezagutzaren Plaza zikloaren barruan.

Hitzaldia dioxinen aurrekari historikoetatik hasi eta Zubietako erraustegia edo Zaldibarko zabortegien kasuetarainoko ibilbidea egingo du animaliengan duten toxikotasunaren lehen ebidentziak, Vietnamgo gerrako “agente laranjaren” deribatua edo Seveso eztanda bezalako mugarriak aipatuz.

Hitzaldi-solasaldia urtarrilaren 28an izango da, 18:30ean, Iurretako Udal Liburutegian. Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera librea eta doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera e-mail bat bidaliz edo 946812726 telefonora deituz.

Hizlaria

Juan José (Yanko) Iurin Sanz Kimikan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean eta doktoregoa UPV/EHUn egin zuen. Kimika Fisikoko katedraduna izan da unibertsitate bereko Kimika Fakultatean. 19 doktore-tesi zuzendu ditu eta bi liburu eta 132 artikulu argitaratu ditu polimeroen edo plastikoen arloko nazioarteko aldizkarietan. Gainera, Material Polimerikoen Institutuaren (POLYMAT) sortzaileetako bat eta, 1999tik 2013ra, zuzendariordea izan da. Horretaz gain, 2006tik El Blog del Búho blogean kimikari buruz dibulgatzen du.

Dioxinak: mugarri historikoak, erraustegiak eta Zaldibarko zabortegia

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Iurretako Biblioteka
Helbidea
Bidebarrieta kalea, 4, Iurreta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.