Ezaguna da belarriek oso zeregin garrantzitsua betetzen dutela elefanteen gorputz-tenperaturaren erregulazioan. Bero asko barreiatzen dute elefanteek belarrietatik; izan ere, odol-hodiez josita dituzte belarriak, odolaren bitartez ateratzen baita barruko beroa azalera, kasu honetan belarrietaraino. Egia esan, elefante guztiak ez dira berdinak […]
Beroa Orein jauzilaria (Antidorcas marsupialis) eta elur-oreina (Rangifer tarandus) belarjale hausnarkariak dira. Ezaugarri anatomikoei dagokienez, ez dira oso desberdinak. Orein jauzilariak ez du ia larru azpiko gantzik eta ilaje mehea du. Elur-oreinak, berriz, larru azpiko gantz-geruza eta ilaje lodiak ditu […]
Beroa Animalia gehienen gorputz-tenperatura kanpoko tenperaturarekin aldatzen da. Askotan, tenperatura bera dute animaliek eta haien inguruak. Poikilotermo deritze animalia horiei. Horrek sekulako eragina izan dezake animalien funtzionamenduan, tenperaturaren menpe egon baitaiteke animalia horien jarduera. Hala ere, tenperaturaren eraginarekiko menpekotasun hori […]
Beroa Beroak eta hotzak animaliak hil ditzakete. Izan ere, tenperatura da bizitzaren baldintzatzaile nagusietako bat eta eragile fisiko horren menpe dago espezie askoren banaketa. Egia da muturreko tenperaturak jasan ditzaketen forma edo egoera bereziak dituztela zenbait animaliak. Baina egoera berezi […]
Tamainak badu garrantzia Odol beroko animaliarik txikiena Kuban bizi da, eta ez da satitsu etruskoa: erle-kolibria da. Mellisuga helenae du zientzia-izena eta “pájaro mosca” edo “zunzuncito” esaten diote gaztelaniaz. Haren masa 2 g baino pixka bat gutxiagokoa da eta bizi […]
Tamainak badu garrantzia Inoiz txori bat esku artean hartu baduzu, irakurle, konturatuko zinen txoriaren bihotz-taupada oso azkarra dela, maiztasun handiz uzkurtzen baita txori baten bihotza. Esku artean egonik, txoria ez dago egon litekeen egoerarik lasaigarrienean, eta beraz, ulergarria da ohi […]
Tamainak badu garrantzia Basasagu baten masa 30 g-koa izan daiteke; Afrikako elefante batena, berriz, 3.000 kg-koa. Basasagua ez da ugaztun txikiena, eta bada gure adibidekoa baino elefante handiagorik ere (4.500 kg-korik ere bada). Adibide horiek aukeratu ditugu, animalia handia (elefantea) […]
Tamainak badu garrantzia Itxura ez da tamainak baldintzatzen duen animalien ezaugarri bakarra; funtzioa ere haren menpe dago. Denok dakigu, jakin, animalia handiek txikiek baino gehiago jaten dutela, eta oxigeno gehiago behar dutela. Baina jaten denaren kantitatearen eta tamainaren arteko erlazioa […]
Tamainak badu garrantzia Gazela baten eta elefante baten gorputzak tamaina berean bata bestearen ondoan ikusiko bagenitu, bi ugaztunen arteko diferentzia nabarmen batez jabetuko ginateke: elefanteak gazelak baino askoz itxura borobilagoa du. Gorputz borobilagoa da elefantearena, baina desberdintasunik nabarmenena hanketan dago […]