Iñaki Milton-Laskibar, Leixuri Aguirre, María Puy Portillo Autofagia, zelula eukariotikoetan berez ematen den prozesu bat da, zeinak oreka homeostatikoa mantentzea ahalbidetzen duen (kaltetutako egitura zelularrak degradatuz eta energia-oreka mantenduz) zelula estres edo energia eskuragarritasun mugatuko egoeratan dagoenean. Autofagia zelulan berez […]
Elisabete Alberdi Celaya, Joseba Makazaga Odria, Ander Murua Uria Konposizio metodoak ekuazio diferentzial arrunten (EDAen) sistemen hasierako baliodun problemen zenbakizko ebazpenerako algoritmoak eraikitzeko tresna ahaltsuak dira. Konposizio metodo bat oinarrizko zenbakizko metodo bat edo batzuk zenbaitetan konposatzearen emaitza da. Honela […]
Daniel Zuazagoitia, Naiara Rojo, Arrate Santaolalla, Iñigo Zuazagoitia Hiri-hondakin solidoen (HHSn) kudeaketa kezka handiko gaia bihurtu da azken urteotan. Europa mailan, indarrean dagoen zuzentarauan finkatutako helburuak zorroztea berriki proposatu da; horren arabera, 2035rako HHSen %65a birziklatu, ontzien %75a birziklatu, eta […]
Bárbara Nieva-Echevarría, Encarnación Goicoechea, María D. Guillén Azken bolada honetan, konposatu antioxidatzaileekin aberastutako elikagaien ekoizpena eta kontsumoa zabaldu egin dira, osasunerako onuragarriak diren ustearekin. Izan ere, ezaguna da aktibitate antioxidatzailea duten konposatuek lipidoen oxidazioa atzera dezaketela, kaltegarriak diren konposatu batzuen […]
Aitana Arbizu, Aitziber Antoran, Idoia Buldain, Aize Pellon, Xabier Guruceaga, Leire Martin-Souto, Leire Aparicio, Aitor Rementeria, Fernando L. Hernando, Andoni Ramirez-Garcia Ikerketa askok mikroorganismo eta minbizien arteko erlazioak aztertu dituzte, mikroorganismo batzuk minbiziaren agerpena saihesten dutela eta beste batzuk, aldiz […]
Amaia Núñez Del Moral eta Amaia Maite Erdozain Fernandez Zientziak aurrera egin duen heinean, neuronen arteko informazioaren garraioa nola ematen den hobeto ezagutzen joan gara. Nahiz eta oraindik prozesua guztiz ez ezagutu, informazio ugari gehitu da sinapsien lehenengo teoriatik egungo […]
Janire Taboada eta Bego Blanco Informazio sistemen bilakaerak bukaerako erabiltzaileei onura nabariak ematen die. Baina, honekin batera, egungo informazio sistemen konplexutasun hazkundea sare paradigma tradizionalek eman dezaketena baino harago doa, sistema hauen hedapen, kudeaketa eta mantentze-lanari dagokionez. Belaunaldi berriko sareen […]
Jon Andrade del Olmo eta Leyre Pérez Álvarez Gizarte eta ekonomiaren hedapenak plastikoen erabileran eragin handia izan du. Plastiko hauetan erabiltzen diren jatorri petrokimikoko polimeroak (polipropilenoa PP, polietilen tereftalatoa PET edo polietilenoa PE), propietate onuragarriak erakusten dituztenez eta ekonomikoki merkeak […]
Ainara Valverde, Leyre Pérez Gaur egun inplante artifizialen eskaera handia dago. Izan ere, azken hamarkadetan asmatutako material mota ezberdinei esker, moldagarritasun handia daukagu inplanteak diseinatzeko. Hala nola, artikulazio protesi edota hortz-protesietarako, inplante ez-organikoak oso aproposak dira, haien artean titanioa nagusi […]
Leire Sangroniz, Jordana K. Palacios, Mercedes Fernández, Alejandro J. Müller, Antxon Santamaria Gaur egun material mota desberdinak erabiltzen dira hainbat produktu berri lortzeko, esaterako metalak, polimeroak edota beira. Ohiko material horiek ordezkatzeko material hobeak eta ekonomikoagoak garatu behar dira. Polimeroen […]