Baliteke noizbait ikusi izana txirrindulariren bat mendatea jaisten, ezta? Horrela izan bada ikusiko zenuen postura aerodinamikoak hartzen dituztela jaitsieran. Kronoari milaren bat lapurtzeko egiten dute. Baina balio al du zerbaiterako horrelako postura bat hartzeak? Eta horrela balitz, zein litzateke posturarik […]
Estatistikaz hitz egiten dugunean matematikaren arloa etortzen zaigu burura, baina estatistika aplikatua beste esparru askotan ere erabil daiteke. Estatistika aplikatua zientzia esperimentalean eta osasun zientzietan erabiltzen denean, bioestatistika kontzeptuaz hitz egin behar dugu. Bioestatistikaren helburua honakoa da: ikerketa aplikatuetako datuak […]
Maitemintzen garenean, besteak beste, hormonak hasten dira dantzan gure gorputzean. Hasieran, estrogenoak (emakumezkoetan) eta testosterona (gizonezkoetan). Gerora, beste substantzia batzuez mozkortzen da gure gorputza: norepinefrina, serotonina, dopamina… Eta urteak eman ondoren bikotearekin, zer gertatzen ote da? Maiz egiten diren galderak […]
Gibelak, birikiek edota giltzurrunek ez dute etenik egiten lotan gaudenean. Era berean, entzefaloak ere lanean jarraitzen du loaldian. Organo hauetako edozeinek funtzionatzeari utziko balioke lotan gaudenean, emaitza berbera litzateke kasu guztietan: heriotza. Baina gure kontzientzia ez badago operatibo, zertan dabil […]
Fourierren Analisia edo Analisi Harmonikoa analisi matematikoko arlo bat da. Beroaren ekuazioa ebaztean planteatutako serie eta integralak dira Joseph Louis Fourier matematikariaren analisi honen abiapuntua. XX. mendearen erdialdean asko garatu zen arloa da eta, ondorioz, gaur egun oso esparru zabala […]
Kristalezko harpa ospe handiko musika tresna izan zen XVIII. mendean. Mozartek edo Beethovenek idatzi zituzten kristalezko harparako obrak. Baina zer da kristalezko harpa bat? Seguruenik noizbait ikusi duzu, edalontzi musikalak dira. Baina ba al dakizu zein den hauen funtzionamenduaren oinarri […]
Aspalditxo ari gara gizakiok zibilizazio estralurtarrekin harremanetan jarri nahian. Lehenbiziko saiakera 1962. urtean egin genuen eta ordutik aurrera hainbat izan dira ahaleginak. Baina ba al dakigu noiz eta zelan egin diren kontaktatzeko saio hauek. Nork egin ditu? Eta, ba al […]
Eguzki-sistemako planeta askok bortize polarrak dituzte eta hainbat formakoak dira, baina badago berezia den bat: Artizarreko poloko bortizea. Zurrunbilo hau erraldoia den arren, egunero aldatzen du formaz eta ezinezkoa da iragartzea zein izango den hartuko duen hurrengo forma. Zurrunbilo hau […]
Gaur egun, bularreko minbizia dugu emakumeen artean minbizirik ohikoena eta heriotza gehien eragiten dituena. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren “Bularreko minbizia goiz detektatzeko programa” emakumeei zuzendutako programa da, emakume adin tarte jakin bati zuzendua, minbizi honek sortzen duen hilkortasuna murrizteko. “Bularreko […]
Azken hamarkadetan biopolimeroek indarra hartu dute ikerketaren esparruan. Biopolimeroak, naturatik datozen polimeroak dira, beraz, berriztagarriak, biodegradagarriak, ugariak eta kostu baxukoak dira. Gainera, formatu-mota askotako materialak lor daitezke biopolimeroekin, hidrogelak esaterako. Hidrogelak, ura eta beste fluido biologikoak xurgatu eta gordetzeko gai […]