Izan ere, hainbat faktore etiologiko identifikatu dira obesitatearen garapenean eragina dutenak. Horien artean, gero eta arreta handiagoa berenganatu dute hesteko mikrobiotaren asaldurek (disbiosi izena ematen zaie). Izatez, ikerketa ezberdinek erakutsi dute pertsona obesoen hesteko mikrobiotaren osaera pertsona osasuntsuek dutenaren ezberdina […]
Egiatan, baso fosilak (edo subfosilak, puristak baldin bagara) eta zohikaztegiak dira. Oro har, hondartzako hareak estalita egoten dira, eta soilik geratzen dira agerian ekitaldi meteorologiko handien edo muturreko kostaldeko dinamika baten ostean, hareazko estalki hori aldi baterako desagertzen baita, itsasertzeko […]
Ekarpen gehienak Estatu Batuetako Indar Armatuekin lankidetzan egin zituen, eta inpaktu handia izan zuen testuinguru militar eta espazialetarako anoa eta paketeak diseinatzean. Besteak beste, gizakia Ilargira eraman zuten Mercury, Gemini eta Apolo misioetarako menuak egin zituen. Haurtzaro eta gaztaroa Mary […]
Gizateriaren kontzientzia kolektiboan hertsiki errotuta mantendu izan den gertakari historiko horietako bat izan zen XIV. mendeko izurrite beltza; agian gure gizarteak noraino izan daitezkeen ahulak gogorarazten digun ohartarazpena delako. Ez da izan historiako epidemia erraldoi bakarra, baina bai latzenetako bat […]
Sepsia edo erdiondoko sukarra zen XIX. mendean Europan erdiberriak hiltzeko arrazoi nagusietako bat, hein handi batean higiene falta orokorragatik, eta, zehazki, erditzen laguntzen zuten profesional medikoen higiene faltagatik. Gaur egun oso zaila da imajinatzen; eremu kliniko eta medikoetako higiene estandarrak […]
Hizkuntza bat ezagutzeko, hiztegia jakitea ez da nahikoa, agerikoa denez. Hori horrela, hizkuntza bat deskribatzeko ahalegina egin duten askok hitz zerrenda batekin batera hitz horiek elkarrekin konbinatzeko argibide batzuk eman izan dituzte. Horrela hasten da, adibidez, euskararen gramatika-tradizioa, besteak beste […]
Emakume batek galdetu zidan behin: «Matematikaria zara?». Nire ustez, hotsandiko hitzak kontu garrantzitsuetarako dira. Beraz, honela erantzun nion: «Ez, baina ia beti ari naiz matematikei buruz pentsatzen, batzuetan lo nagoen bitartean ere bai». ─ Marguerite Lehr Marguerite Lehr 1898ko urriaren […]
Mundu guztiz bitxia da inurriena. Are, beren eskalan jarrita, unibertso bitxia osatzen dutela esan genezake. Gehienetan arreta pizten ez duten izaki txikiak dira, baina, intsektu sozialak diren heinean, aspaldikoa da zientzialariek horien inguruan duten lilura, haien antolaketa ikertzean ondorio harrigarriak […]
Biodibertsitateak diziplina zientifiko askoren ezagutzak biltzen ditu. Horregatik, zentzuzkoa da pentsatzea haren babesa eta zaintza diziplina anitzekoak izan behar direla. Hala ere, biodibertsitatearen kasuan, diziplinen aniztasuna zientziaren esparrutik harago doa. Izan ere, biodibertsitateak gizakiaren izatea bera ere zeharkatzen baitu eta […]
Galerak (Squilla mantis) krustazeo estomatopodoak dira, gure kostaldeetan kopuru izugarri handietan harrapatzen direnak. Zapore bikaina duten arren, haien itxura ez da hain erakargarria. Euren ehizakiak harrapatzeko egokitutako hankak dituzte, marisorginen hanken antzekoak direnak (1. irudia). Estomatopodo tropikal batzuek, gonodaktiloideoek, mantis […]