Ziur filmen batean eta geologiari eta klimari buruzko albisteetan noizbait entzun duzuela zientzialariak izotzaren, sedimentuen edo arroken nukleoak aztertzen ari direla, eta gauza horiei buruzko jakin-mina piztu zaizuela. Hasteko, hemen ez diegu “nukleo” deitzen. Termino hori ingelesezko “core” hitzaren itzulpen […]
Seinale geomagnetikoak ehunka miliatan zehar orientatzen ditu izokinak. Ez dira lurreko eremu magnetikoa erabiliz orientatzeko eta nabigatzeko gai diren animalia bakarrak. Erleak, beste arrain batzuk, zenbait hegazti eta saguak, behintzat, gai dira, baina oraindik ez dakigu ziur zer mekanismok ahalbidetzen […]
Ane Portillo Blancok irabazi du dibulgazio-artikulu orokorraren saria aurtengo CAF-Elhuyar sariketan, lan honekin: “Emakumeen libidoaren heriotza: epaiketa garaia”. Pozik hartu ditu epaimahaiaren erabakia, eta horren harira komunikabideek eman dioten arreta. Gustura kontatu du, beraz, nola iritsi den horraino. Haren arabera […]
Alemaniako ikertzaile talde batek espazioan aminoazidoak elkartuz peptidoak sortzeko mekanismoa zein izan daitekeen azaldu du. Nature Astronomy aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa baten emaitzen arabera, peptidoen sorkuntza ohikoa ez den erreakzio kimiko bati esker izan daiteke. Mekanismo hori bizitzaren jatorria […]
Jennifer Ackermannen The Genius of Birds liburuaren azalean, nazioarteko edizio gehienetan, Kaliforniako eskinoso ( Aphelocoma californica ) eder bat azaltzen da. Espezieak ez du azalean ateratzeko eskubidea irabazi edertasun soilean oinarrituta. Liburuan azaltzen denez, hegazti oso trebeak dira, bereziki janaria […]
Ezaguna da mutazioak metatzen direla bizidun konplexuen zelula osasuntsuetan, mutazio somatiko deitu ohi zaienak. Mutazio horiek eragin dezakete minbizien garapena, eta iradoki da zahartzean eragin dezaketela. Zelula osasuntsuetan gertatzen diren mutazio somatikoak ikertzea zaila izan bada ere, hainbat teknika garatu […]
Zaratari aurre egiteko diseinatutako proiektu honetan, abiadurari ematen zaion tratamenduaren parekoa emango zaio hotsari; beraz, ezarritako mugak gainditzen dituztenei 135 euroko isuna jarriko zaie. Neurri horren bidez, gauez motorren zaratak herritarrengan eragiten duen gero eta ezinegon handiagoari erantzun nahi zaio […]
Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Efemeride honen bidez, elementu likido honen zentzuzko erabileraren garrantziaz eta beharraz kontzientziatu nahi da. Erabilera iraunkorra, Lurrean bizitzak aurrera jarraitzea nahi badugu. Lurra “planeta urdina” bezala ezagutzen bada ere, bertan ur asko dagoelako […]
Fruta dendan edo supermerkatuan sartzen zaren hurrengoan, arren, erakutsi ezazu errespetu pixka bat: benetako heroien aurrean zaude. Ez, oraingoan ez gara ari dendariei buruz —gehienek heroitasun puntu bat badute ere, bai—. Tomate eta bananei buruz ari gara. Hain egunerokoak izateagatik […]
Ez da bat ere harrigarria beldur izatea, zeruan gertatzen diren fenomenoak kontrolaezinak baitira eta, batzuetan, haien dimentsioak guztiz suntsitzaileak baitira; ekaitzak, tornadoak eta asteroideak kasu. Eguzki-sisteman, eguzkiaz eta planetez gain asteroideak eta kometak dauzkagu. Azken biak, oro har, asteroide-gerrikoan eta […]