Distantzia errekor berria ezarri dute inoiz ikusi den banakako izarrik urrunenaren aurkikuntzaz eta, gainera, bertan behera geratu da materia ilunari buruzko teorietako bat. Hubble teleskopioa erabilita, nazioarteko lantalde batek inoiz ikusi den banakako izarrik urrunena identifikatu du: izar urdin erraldoia […]
Ponpeiako aztarnategiko muralak hondatzen dituzten mikroorganismoen aurkako biozida natural bat patentatu du UPV/EHUko ikerketa talde batek. Ponpeiako aztarnategiko muralak hondatzen dituzten mikroorganismoen agerpena eragozten duen biozida naturala garatu eta patentatzeaz gain, degradazio biologikoarekiko erresistentea den berriztapen morteroa ere garatzen dabiltza […]
Osteoporosia gaztarotik prebeni daiteke, jarduera fisiko moderatu-biziarekin eta bai kaltzioan bai D bitaminan aberatsa den dietarekin. UPV/EHUren ikerketa baten arabera hezurren mineralizazioa hobetzen laguntzen dute faktore hauek. Honi esker osteopenia eta osteoporosia gaztarotik prebenitzeko eta geldotzeko programak diseina daitezke. Osteoporosiari […]
Nanopartikulak erabili dituzte arratoietan gibeleko tumore zeluletara iristen diren odol hodietako zelulen hazkuntza geldotzeko eta, hala, minbizi zelulen oxigeno eta elikagai horniketa murrizteko, hazkuntza ere txikiagoa izan dezaten. Ondorioz, koloneko minbiziak eragindako gibeleko metastasia %80 gutxitu dute arratoiengan. Organo batean […]
Aurkikuntza egin eta 100 urte baino gehiago geroago, neandertalen anatomia eta portaera ulertzen lagunduko duen informazioa ematen jarraitzen du La Ferrassieko neandertalak. Ikerketaren emaitzek berritasunak aurkeztu dituzte: Fosil berriak, belarriko hezurtxo guztiak barne (mailua, ingudea eta estribua). Aurreko ikerketetan aurkitu […]
Mikroskopia teknika berri eta iraultzailea aurkitu dute: SUSHI. Garuneko ehun biziaren eremu jakin batean zelula guztien irudiak jasotzea ahalbidetzen du lehen aldiz. Orain arte ezinezkoa zen garuneko eremu jakin batean zelula bizi etiketatu gabe guztien irudiak lortzea. SUSHI (ingelesezko “Super-resolution […]
Algoritmo berri bat garatu dute UPV/EHUko ikerketa batean bihotz-biriketako bizkortzea eraginkorragoa izan dadin. Bularraren azelerazioa oinarri hartuta, konpresio torazikoak zein sakonerarekin eta maiztasunarekin egin behar diren kalkulatzen du algoritmoak. Bihotz-birikak gelditzen diren kasu errealetan jasotako azelerazio-seinaleekin algoritmoa baliozkoa dela bermatzen […]
Haurren garapenaren lehen urteen garapen kognitibo, pertsonal, emozional eta sozioafektiboan gehien eragiten duen alderdietako bat familia da. Familiaren eragina hainbat urtean luzatzen da, baina lehenbiziko urte horietan funtsezkoa da. Familia taldea da haurrari maitasun, aintzatespen, onarpen edo gutxiespen, arrakasta edo […]
Zelula ama mesenkimalen ezaugarri onuragarriak babes daitezke tenperatura baxuetan gordeta, NanoBioCel taldeko Haritz Gurrutxagaren ikerketaren arabera. Zenbait metodo daude zelulak biomaterialetan babesteko eta horietako batean zentratu da ikerketa: kriobabeste geldoan. Laginak aldez aurretik tratatu eta profil zehatz bati jarraiki izozten […]
Besoko arteria batetik odola ateratzean sentitzen den mina eskumuturreko batetik ateratzean baino handiagoa da eta zainean kateter bat jartzeak min gutxiago egiten du. Hala hauteman dute UPV/EHUko ikerketa batean. Bosgarren bizi konstantetzat hartzen da mina, gorputzeko tenperaturarekin, pultsuarekin, odol-presioarekin eta […]