Ur botilaratuaren kontsumoa gero eta zabalduago dago planeta osoan, baina gutxitan hautematen diren inpaktuak sortzen ditu. Izan ere, baliabideak xahutzen dira merkaturatzen den plastikozko ontzien produkzioan, garraioan eta, batez ere, amaieran: hondakindegietan eta itsasoan amaitzen dute. Gainera, ontziratutako urak ez […]
Energia berriztagarriak Espainiako merkatu elektrikoan 2008-2013 bitartean izan zuen eragina aztertu du Cristina Pizarro-Irizar UPV/EHUko telekomunikazio-ingeniariak. Garai hartan % 69 handitu zen ekoizpen berriztagarria. Ikerketan ondorioztatu dute elektrizitate berriztagarriak aurrezpen handiak eragin zituela Espainiako handizkako merkatuan, kostu baino onura gehiago […]
UPV/EHUko eta DIPCko ikerketa batek ondorioztatu du efektu kuantikoak direla hidrogeno sulfuroa errekor-tenperaturetan supereroalea izatearen arrazoia. Ikerketaren emaitzak Nature aldizkarian argitaratu ziren apirilean eta ikerketa honi esker, asko aurreratu da giro-tenperaturako supereroaleak (oso preziatuak baina oraindik lortu ez direnak) bilatzeko […]
Luzaroan, kimikarien helburuetako bat izan da eraldaketa kimiko konplexuak gertatzean molekulen egiturak nola aldatzen diren zuzenean ikustea eta haien segimendua egin ahal izatea. Oso zaila da erreakzio-bitartekoak —erreakzio batean, produktuak lortu baino lehen, etapa guztietan sortzen diren substantzia oso ezegonkorrak— […]
KiReS, Kinect Rehabilitation System, izeneko sistema berritzaile bat diseinatu eta garatu du UPV/EHUko David Antón ingeniari informatiko eta ikertzaileak. Sistema honetan ariketa berriak sar baitaitezke oso erraz eta horrez gain, ariketen ebaluazioa egiteko gai da ere algoritmo bati esker. Errehabilitazio-sistema […]
“Nanoekotoxikotasun saiakuntzak estandarizatzeko ingurumenaren aldetik adierazgarriak diren metodoak hautatzea” ikerlana burutu du Cristina Cerrillo kimikariak. Ikerketa honen bidez, industrian eta ur ekosistemetan gero eta ugariagoak diren nanomaterialen ebaluazio toxikologikorako saiakuntza metodoak ezartzen ditu. “Ebaluazio toxikologikorako saiakuntza metodoak nanomaterialak (material oso […]
Gorka Salces ikertzaileak “Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa” tesia defenditu du berriki UPV/EHUn. Euskaldunen hizkuntza-gaitasunak zein -erabilerak, hizkuntzarekiko motibazioak, aldagai soziodemografikoek, hizkuntzaren tokian tokiko egoerak, erabiltzaileen identitateak eta hedabideen eskaintzak euskarazko komunikabideen kontsumoan eragiten […]
Amagandiko edoskitzea jaioberriak eta haur txikiak elikatzeko modu natural eta fisiologikoa da. Horrez gain, amagandiko edoskitzea osasunean gehien eragiten duten prebentzio jardueretako bat da: ekitatea sortzen du osasunean, ingurumena babesten du ez baitu eragiten bularreko esnearen ordezkoak ekoitzi, garraiatu eta […]
Esaten dute hidrogenoa izango dela etorkizuneko erregaia, eta, horregatik, hidrogenoa lortzeko mota guztietako prozesuak aztertzen ari dira mundu osoan. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea (CPMW) ikerketa-taldeko Itsaso Barbarias ikertzailea plastiko-hondakinetatik hidrogenoa lortzeko prozesu bat ikertzen […]
Artikoan gerta litezkeen petrolio isuriei aurre egiteko metodoak garatzea ari da Plentziako Itsas Estazioak (PIE), SYKE Finlandiako Ingurumen Institutuak koordinatzen duen ikerketa baten. Ikerlana herrialde eskandinaviar eta artikoetako zenbait erakunderekin batera gauzatzen ari da eta helburu da, Artikoan gerta litezkeen […]