Ikastetxe batera joan gara eta gazte talde bati galdetu diogu emakumezko zer zientzialari ezagutzen dituzten. Marie Curie bakarrik aipatu dute; beste inor ez. Hortik aurrera, elkarrekin hizketan hasi dira, emakumeek zientziaren munduan duten presentziari buruz. Hainbat arazo aipatu dituzte gai […]
Bi mundu horiek, filosofikoa eta zientifikoa, beregan nola gurutzatzen diren galdetuta, tarte txiki bat hartu du pentsatzeko, erantzun aurretik: “Filosofian, gauzen naturaren gainean hausnartzen da, eta kontzeptuak aztertzen ditugu. Eta ikusten dugu kontzeptuen inguruan sortzen diren arazo batzuk praktikan eragiten […]
Uxue Razkin Txikitan, Dorothea Batek begiz jota zituen landare eta animaliak. Irudi haiek haren memorian tinko gelditzen ziren, ondoren, papereratzeko; harentzat, aldez aurretik jakinarazitako sekretuak gorpuztea bezalakoa zen hori. Ziur, Carmarthen (Gales) jaiotzeak –herrialdeko herririk zaharrena eta nornahik postal batean […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Pertsona askok aitortzen dute umetan edo gaztetan gorroto zituztela Matematikak, baita zientziazaleak izanda ere. Lore Zumeta Olaskoaga ez da horietakoa: txikitatik ditu gogoko zientziak eta Matematika. Hala, unibertsitateko ikasketak aukeratzeko garaian, zalantzak izan zituen, Ingeniaritzaren […]
Jolas bat proposatzen dizugu urteko azken egunerako, zientzialariei eta beraiek egindako ekarpenei buruz dituzun ezagutzak proban jartzeko. “Errosko” bat aurkezten dizuegu, bertan ezkutatuta agertzen dira emakume zientzialarien hogeita sei abizen (X letrarako izan ezik, non “ezezagun” kontzeptuarekin jokatzen baita). Gehienei […]
Uxue Razkin Garai hartan, emakumeek errazago aurki zezaketen lana programazioaren esparruan beste edozeinetan baino. Ironikoa dirudi, baina errealitate hori bi aurrekari nabarmenek baieztatzen zuten: alde batetik, Bigarren Mundu Gerran, 6.600 emakume inguruk Bletchley Park-en lan egin zuten. Bestalde, hainbat programatzailek […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Europako Gastroenterologia Elkarteak (UEG) ikertzaile gazte nabarmenei ematen dizkien sarietako bat lortu du Matxus Perugorria Montielek. Rising Star Award izena dute sari horiek, eta bultzada handia ematen diete eskuratzen duten gazteei. Hala onartu du Perugorriak: […]
Uxue Razkin Bigarren Mundu Gerra piztu eta naziek beldurra eragin aurretik, hiru emakumek Alemaniatik alde egin behar izan zuten garai hartan indarrean zeuden aurreiritziak zirela eta: antisemitismoak eta haiekiko errefusak behartu zituen euren jaioterria uztera. Zientzian murgiltzea zuten amets Lise […]
Uxue Razkin Hannah Marie Wormingtonek bere inizialekin sinatzen zituen lan guztiak. Bere nortasuna ezkutatu ohi zuen, XX. mendeko beste hainbat emakumek egin zuten antzera. Bada, ez zuen hori egiten bi letren atzean ezkutatzeak nolabaiteko xarma zuelako, honek, azken batean, irakurleari […]
Ana Galarraga /Elhuyar Zientzia Egun lanpetua izan du Nerea Irastorza Landak. Hala ere, gustura aritu da bere lanaren gainean. Tesia bukatzen dabil, neuroerrehabilitazioaren arloan. Zehaztu duenez, pare bat urte daramatza iktus baten ondorioz paralisia duen paziente batekin, mugikortasuna berreskuratzeko ahaleginean […]